Azelerometria ikerketa: Araba eta Gipuzkoako datu bilketa amaituta

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Azelerometria irudia

Aurreikusi bezala, urte eta erdi geroago, Araba eta Gipuzkoari dagokien neurketak amaitu ditugu Euskadiko haur eta nerabeen jarduera fisikoren eta sedentarismoaren ohiturak deskribatzeko azterlana egiteko. Guztira 557 haur eta gazte aztertu dira, 175 Araban eta 382 Gipuzkoan.

Bizkaiko 554 neurketak maiatzean amaitzea espero da, eta hortik aurrera datuen analisiaren txanda iritsiko da.

Eskerrak eman nahi dizkiegu lagundu diguten ikastetxe guztiei, 82 denera.