Azelerometria ikerketa: datu bilketaren azken txanpa

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Azeleremotria ikerketa: datu bilketaren azken txanpa

Azken tartea gogorra egiten ari den arren pandemiaren eraginez bizi dugun egoraren ondorioz, apirilean aurreikusten da datuen bilketa prozesua amaitzea.

Lagina 1.111 ikaslerekin osatu behar zela ezarri zen adierazgarritasuna bermatzeko. Hainbat aldagai kontutan izan dira: neska-mutilen eta pribazio sozioekonomikoaren proportzionaltasuna, eskualde banaketa eta ikastetxeak publikoak eta itunpekoak izatea. 

Momentuz, 75 ikastetxe ezberdinetan izan gara eta 900 artxibo baino gehiago eskuratu ditugu ikasleen jarduera fisikoaren mailarekin. Datorren lauhilabetean falta diren artxiboak lortzea aurreikusten dugu, baita ere akatsak zituztenak errepikatu. Lehen fasearen amaiera gertuago ikusten dugu.

Berriz ere, irakasle eta ikastetxeetako langileen laguntza eskertu nahi dugu, jakitun baikara ikerketan parte hartzeak ahalegin gehigarri bat egitea suposatzen duela berez erraza ez den egoera batean.