Auzolandegiak programaren 2022ko kartela diseinatzeko lehiaketa

Auzolandegiak programaren 2021eko kartela diseinatzeko lehiaketaLehiaketaren oinarriak

Zu izan zaitezke Auzolandegiak 2022 programaren kartelaren egilea eta sari bikain bat irabazi!

Auzolandegiak programarekin bat datorren kartel bat egiteko ideiaren bat baduzu, parte hartu. Kartelaren konposizioa piktorikoa, fotografikoa, digitala eta abar izan daiteke.

Kartela aukeratzeko orduan epaimahaikideek kontutan hartuko dute lanen originaltasuna eta programarekin duen lotura.

Lanak aurkezteko epea:

2022ko urtarrilaren 21etik otsailaren 17ra, bi egunak barne.

Zer bidali

  • Irudia: ilustrazioa, konposizioa edo argazkia programa irudikatzeko, JPG, SVG, AI... formatuan, 70 x 50 cm-ko neurriekin, bertikalean edo horizontalean, eta inprentan erreproduzitzeko adinako kalitatearekin.
  • Kartela pdf. edo jpg. formatuan bidali beharko da, eta, irabaziz gero, bestelako formatua eskatuko zaio (AI, SVG…)
  • Izen emate orria (DOCX)  bidali behar duzu zure datuekin beteta.

Aukerakoa:

  • Leloa: irudiaren edo programaren zerikusia duen lelo bat proposatu dezakezu. EZ DA BEHARREZKOA LELOA IRUDIAN TXERTATZEA, izen emate orrian idatzi dezakezu. Euskaraz zein gazteleraz proposatu dezakezu leloa.
  • Parte-hartzaileak bere kartel-proposamenean, honako testu hau txertatu ahal izango du: "Auzolandegiak/Campos de Voluntariado Juvenil 2022"

Kontutan hartu:

  • Beheko aldean, Eusko Jaurlaritzako eta Gazteaukerako logoak jartzeko espazioa utzi behar da, baita QR kodea era. Izena emateko datak jartzeko espazioa aurreikusi.
  • Gazteria Zuzendaritzak aldaketak eskatu ahal izango dizkio irabazleari, beharretara egokitzeko.
  • Beharren arabera, Gazteria Zuzendaritzak aldaketak egin ahal izango ditu kartelean.

Saria

Auzolandegiak programako kartel garailearen egileak, joan-etorriko hegazkin bidaia bat irabaziko du Hego Amerikako* herrialde batera.

Bidaia 2022an zehar egin beharko da.

* Irabazleak bidaia aukeratzeko beta izango du lankidetza proiektu bat egin den Hego Amerikako herrialdeen artean, Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2019 programaren barne. Norberak bere kabuz egiteko bidaia izango da eta joan- etorriko hegazkin txartela izango da saria. Joan den urteetako herrialdeak honako hauek izan ziren: Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Honduras, Mexiko, Peru.

Baldintzak

  • Lehiaketan parte hartzeko unean 18-30 urte bitartekoa izatea. 
  • Euskadin erroldatuta egotea.
  • Egile bakoitzak gehienez 2 lan aurkeztu ditzake.
  • Lehiaketan sarituriko kartela, 2022ko Auzolandegiak programa iragartzeko erabiliko da, euskarri ezberdinetan.
  • Lanak originalak izango dira.
  • Epaimahaikideek saria hutsik utzi dezakete lanek behar besteko kalitaterik ez badute.
  • Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek, testuak, argazkiak eta bideoak publikatzeko baldintza hauek onartzen dituzte.

Lanak nora bidali

Kartelen irudiak eta izen-emate orria honako posta elektronikora bidali behar dira: gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus
Zalantzak argitzeko: Lehiaketaren inguruko argibideren bat eskuratzeko bidali posta elektroniko bat gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus helbidera.