Atxabaltamugi! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua bertatik-bertara ezagutzen

Argitalpen-data: 

atxabaltamugi-albiste-irudia

Bizi ON! izena hartu du Athlon enpresak eta Goiena komunikazio taldeak elkarlanean sortu duten erreportaje sortak. Athlonek dituen zerbitzuei buruzko erreportaje txiki hauek asteazkenetan ematen dira Hemen Debagoiena programaren baitan. Guztira 7 erreportaje txiki eskainiko dira.

Bizi ON! saioko 5. atalak Atxabaltamugi! Aretxabaletako jarduera fisikoko orientazio zerbitzua izan du hizpide. Atal honetan Roman Martinez orientatzaileak Atxabaltamugiren inguruko xehetasunak azaldu dizkigu eta Itziar eta Jovitak beraien bizipenak partekatu dituzte.

Ikusi hemen erreportajea. A ze martxa duten Atxabaltarrek!