Astekonomiak langabezia-tasaren beherakada eta esportazioen eta hoteletako ostatu-gauen portaera ona azpimarratu ditu gaur

2022-10-21

Gaur –ostirala– jakin denez, Euskadiko langabezia-tasak behera egin du, eta horixe da Astekonomiaren gai nagusia. Asteko adierazlerik garrantzitsuenen laburpenak, halaber, lehen zortzi hilabeteetako esportazioen balantze ona jasotzen du, baita EAEko hotelek abuztuan lortutako ostatu-gauen kopururik handiena ere.

Eustatek gaur argitaratu duenaren arabera, Euskadiko langabezia-tasak % 7,9ko beherakada izan du hirugarren hiruhilekoan. 2009ko bigarren hiruhilekoaz geroztik izan den tasarik txikiena da. Sexuaren arabera, emakumeen tasa % 8,3ra iritsi da, eta, beraz, aurreko datua baino puntu-erdi txikiagoa izan da. Gizonen tasa, berriz, % 7,4ra iritsi da, eta, beraz, aurreko balioa baino zortzi hamarren txikiagoa izan da.

Bestalde, abuztuan, ondasunen atzerrirako esportazioek % 27,8ko igoera izan dute aurreko urtearekin alderatuta. Energia-produktuen salmentak % 61,0ko igoera izan du, eta gainerako produktuenak, berriz, % 24,6koa. Lehen zortzi hilabeteetako metatua 21.000 milioi eurotik gorakoa da, hots, serie historikoko zifrarik handiena.

Irailean, halaber, hotel-establezimenduetako ostatu-gauek % 23,5eko igoera izan dute 2021. urtearekin alderatuta. Edozein urtetan hilabete horretan erregistratu den kopururik handiena izan da. Gainera, hiruhileko metatuak 2,2 milioi ostatu-gau baino gehiago jaso ditu, eta hori ere marka historikoa da.

Ekonomia Zuzendaritzak “Astekonomia” izenarekin egindako asteko laburpen hau minutu bateko iraupena duten eta gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena errazteko helburua duten bideo hauen oinarria da.