Artolazabalen eta Gizarte Eskubideen Estatuko idazkariaren arteko bilera

2022-07-22

 
Artolazabal sailburua Nacho Alvarez Gizarte Eskubideen Estatuko idazkariarekin bildu da gaur Bilbon, Ministerioak eskatuta. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako taldearekin batera, hiru foru-aldundietako arduradunek hartu dute parte.
 
“Elkarrizketa zintzotik, leialtasun instituzionalarekin, baina euskal autogobernua eta alde biko harremanak defendatuz. Politika sozial progresista partekatuak bultzatzeko prest, baina birzentralizaziorik onartu gabe”, laburbildu du Artolazabal sailburuak sare sozialetan.