#ArriolaTopaketa ekimenaren barruan, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak herritarren 20 galdera bozkatuenei erantzun die

2022-10-17

Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak, herritarrek Irekiaren webgunetik egin dizkioten galderei erantzun die, gaur arratsaldean, #ArriolaTopaketa ekimenaren barruan. Ekimen honen prozedurari jarraituz, galderak 2022ko irailaren 14etik urriaren 2ra bitartean egin ziren.

Herritarrek kezka sortzen dieten gaien inguruko galderak planteatu dituzte, jarduera publikoari eta Jaurlaritzari lotutakoak, eta  Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak erantzuna eman die gehien bozkatutako 20 galderei. Lurralde plangintza, Etxebizitza eta garraioak izan dira elkarrizketaren ardatza.

Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea.