Arantza López de Munain izendatu dute Euskadiren Frantziako ordezkari (Gobernu Bilera 2022-04-26)
2022-04-26
Gobernu Kontseiluak Arantza López de Munain Zulueta izendatu du gaur Euskadiren Frantziako Ordezkaritzaren arduradun.
Ordezkari berria Zuzenbidean lizentziaduna eta Ekonomian diplomaduna da (abokatua-ekonomilaria) Deustuko Unibertsitatean, eta hainbat master egin ditu Europako unibertsitateetan.
Administrazio Publikoaren Europako Institutuko (Maastricht, Herbehereak) “European Policies” unitate erantsiaren burua (1990-1994) eta Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Europako Gaietarako arduraduna (1994-1998) izan da izan da. 1998az geroztik, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen (EGAB) Azterlan eta Proiektuen arduraduna da.
Euskadiren Frantziako Ordezkaritza iazko abenduan sortu zen, Parisen izango du egoitza, eta Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatzeaz arduratuko da, hainbat sektoreko interesak defendatu eta sustatzeari, euskal kolektibitateekiko harremanei eta garapenerako lankidetzari dagokienez.