Arantxa Tapia: " Energia-eraginkortasunaren aldeko apustuan Euskadi eredugarria izan da eta eredugarria izaten jarraituko du"

2022-08-03

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak gaur azpimarratu duenez, "Euskadi eredugarria izan da, eta eredugarria izaten jarraituko du, energia-eraginkortasunaren aldeko apustuan". Prentsaren galderei erantzunez, Tapiak gogorarazi du ez dela egokia neurri bera aplikatzea kolektibo eta egoera guztiei aldi berean.

Aitzitik, joan den ostiralean Euskadiko Jasangarritasun Energetikoaren Taldearekin egindako bileraren ondoren, Tapiak honako hau azpimarratu du:  "Asmo handikoak izango gara erantzukizunaren eta konpromisoaren aldetik".