Arabako Errioxak 5,5 milioi jasoko ditu, Enogastronomiako Turismo Plan Nazionalaren barruan

2022-11-24

Arabako Errioxak Turismo Jasangarritasuneko Planetarako aurkeztutako proiektuak 5,5 milioi euroko zuzkidura du, eta Enogastronomiako Turismo Plan Nazionalaren barruan sartuko da

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailburuak XII. Enoturismo Foroa inauguratu du; hura Arabako Errioxak antolatzen du, eta, edizio honetan, xede du lan-merkatu eta trantsizio berdean eta jasangarrian bezeroentzako esperientzia berrien sorkuntza. Sailburuak, hasteko, zorionak eman dizkie Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea ekitaldiaren antolatzaileei; atzo, Helmuga Arduratsuaren eta Jasangarriaren saria jaso zuten, haren Sailak ematen dituen Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Euskadi sarien barruan.

Javier Hurtado Sailburuak inaugurazioan iragarri du, bide batez, Laguardia-Arabako Errioxa kuadrilla Turismo Jasangarritasuneko Planen bigarren deialdira aurkeztu dela, enogastronomiaren atalean; haiek Next Generation funtsekin finantzatzen dira eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak koordinatzen ditu. “Arabako Errioxak aurkeztu duen proiektuak 5,5 milioi euro inguruko zuzkidura du, eta Enogastronomiako bigarren Turismo Plan Nazionalean sartuko da; hura aintzatespen handia da turismo jasangarriaren alde egiten duen lanari”.

Arabako Errioxak aurkeztu duen proiektuaren helburua da bizkortzea honako helmuga enogastronomiko hau xede duen eraldaketa: jasangarritasunean erreferentziazkoa; eskaintza geldoagoa, orekatuagoa eta zirkularragoa duena, eta ingurunearekin eta toki-garapenarekin konpromisoa duena. Baterako helburua EAEn hiru alderdi hauetan jasangarritasuna sustatzen duen turismo-ereduarekin: ingurumenekoa, soziokulturala eta ekonomikoa. Alegia, etekinek toki-garapenean izatea eragina.

Sailburuak, amaitzeko, Biltzarraren “Zabaldu begiak, behar duzun guztia hemen dago” lemari buruz jardun zuen. “Ezin da eskaintza anitzagorik egon; ezin da esperientzia gastronomikoa eta natura, turismo aktiboa, erlaxaziorako turismoa eta kultura hobeto lotzen dituen eskaintzarik egon. Eta, bestalde, jardunaldi hauetan aztertuko diren gaiak ere ezin hobeak dira: 0 km produktua, bezeroaren esperientzia, marketina, trantsizio berdearen ereduak eta enplegua, besteak beste. Biltzarrari esker, besteak beste, Arabako Errioxak jarraituko du, zalantzarik gabe, helmuga enoturistiko nabarmenetan posizionatzen”.