'Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa gazteei zuzendutako jarduera, programa eta zerbitzuetan' ikastaroa Bilbon eta Donostian

Argitalpen-data: 

Ikastaroa Bilbon otsailaren 2an, 9an eta 16an izango da eta Donostian otsailaren 11an, 18an eta 25ean

Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa gazteei zuzendutako jarduera, programa eta zerbitzuetan

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa gazteei zuzendutako jarduera, programa eta zerbitzuetan' ikastaroa. Ruth San Cristobalek eta Itziar Sánchezek, Amesten, aniztasun funtzionala eta inklusioa elkarteko koordinatzaileek emango dute kurtsoa. 

Kurtso honen helburua da esku-hartze sozialean dihardutenen, udaleko teknikariak, aisialdiko begiraleak eta gazteekin lan egiten dutenen prestakuntza gauzatzea. Aisialdi espazioetan aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren inguruan ikuspuntu zabala izan nahi dutenentzat bideratuta dago.

Saioetan aniztasun funtzionala duten egoera arlo sozialean, mugak eta eguneroko lorpenen ibilbide historiko egingo da. Halaber, gazte esparru komunitarioetan erabiltzen den lan metodologia inklusiboa azalduko da.

Amaitzeko, kasu zehatzak erakutsiko dira, lan egin diren alde teorikoak finkatzeko, beti ere, eguneroko heziketa zereginean laguntza eta aholkularitzaren garrantzia nabarmenduz. 

Foileto informatiboa. Ikastaroa GAZTELANIAZ izango da.

Lehenengo edizioa Bilbon

Bilbao. GEBren egoitza. Huertas de la Villa, 11 behea

Noiz: 2022ko otsailaren 2an, 9an eta 16an

Hizkuntza: gaztelania

Ordutegia: 9:00etatik 13:30etara

Izena emateko epea: 2022ko urtarrilaren 12tik 20ra.

Bigarren edizioa Donostian

Donostia. CRAJen egoitza. Anoeta, 28

Noiz: 2022ko otsailaren 11an,18an eta 25ean

Hizkuntza: gaztelania

Ordutegia: 9:00etatik 13:30etara

Izena emateko epea: 2022ko urtarrilaren 12tik 20ra.

Helburu zehatzak:

  • Aniztasun funtzionalaren marko kontzeptuala eman.
  • Legegintza eta indarreko aginpideak aniztasun funtzionalaren inguruan jakinarazi.
  • Udaleko Gazte zerbitzuetan erabiltzen den metodologia inklusibo zehatza ezagutu.
  • Aniztasun funtzionala duten pertsonekin lan egiteko tresnak eta jarraibide inklusiboak ezagutu.
  • Kasuak eta esperientziak partekatu, gauzatzen diren esku-hartze estrategiak ezagutzeko eta honen bidez taldeko ezagutza sortuz.
  • Espazio eta zerbitzu inklusiboen sorkuntzan norberaren rolaren garrantziaz sentsibilizatu.

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko urtarrilaren 12an indarrean jarriko ditugun FORMULARIO hauek bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2022ko urtarrilaren 12tik 20ra 
  • Ikasle kopurua: 16 lagun gehienez

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak: Europako Elkartasun Kidegoan egiaztatutako entitateetan lan egiten duten edo gazteekin lan egiten duten pertsonei emango zaie lehentasuna (erakundeetan, elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, hezkuntza zentroetan, boluntariotzan ...) Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.