Alta eman diote sukar hemorragikoa zuen eta Donostia Unibertsitate Ospitalean artatu duten pazienteari, eta atzo Bierzora, bere etxera, eraman zuten

2022-08-08

Atzo eman zioten alta Kongoko sukar hemorragikoarekin kutsatuta zegoen eta joan den uztailaren 21ean Osakidetzaren Donostia Unibertsitate Ospitaleko Segurtasun Biologiko Handiko Unitatean ingresatu zuten pertsonari, eta atzo bertan eraman zuten Bierzora, bere etxera.

 

Osasun Ministerioak gaixotasun infekzioso larrien tratamendurako era horretako unitateak dituzten ospitaleei (Estatu osoan 7 dira) egindako deiari erantzunez ospitaleratu zuten pazientea Donostia Ospitalean.

 

Osakidetzako profesionalen taldeak 24 orduan baino gutxiagoan jarri zituen abian beharrezko dispositiboa eta baliabideak, pertsonari arretarik onena emateko, bere osasuna eta segurtasuna ez ezik, profesional taldearena eta biztanleria osoarena ere bermatuz.