652.000 euro turismoko ekintzailetzarako laguntzetarako, EMET22 (Gobernu Bilera 2022-4-5)

emet.jpg

2022-04-05

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 652.000 euroko laguntzak onartu ditu, Covid-19ak eragindako krisi ekonomiko eta sanitarioaren testuinguruan turismo-jarduera suspertzeko eta bultzatzeko.

EMET programak Euskadin tokiko garapena bultzatuko duten turismo-negozio berriak sortzen lagunduko du, bai eta euskal turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratutako jarduerak ere, berrikuntza teknologikoa bultzatuz, haien turismo-eskaintza hobetuz eta optimizatuz. Turismo seguru, iraunkor, arduratsu eta irisgarri batera egokitzeko jarduerak ere kontuan hartuko dira. Diru-laguntzen ildoak negozio turistiko berriak sortzeko ekintzailetza-proiektuak eta turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeko ekimenak dira.

Programa honen onuradunak honako hauek dira: ostatuko eta jatetxeetako turismo-enpresak, bitartekaritzako turismo-enpresak, turismo-garraioko enpresak, turismo aktiboko enpresak, kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak, turismo-gidarien enpresak eta autokarabanentzako harrera-eremu bereziak.