61 enpresek jasoko dituzte Emakunderen laguntzak berdintasun-planak egiteko, 400.000 euroko balioarekin

2022-08-10

  • Laguntzak berdintasun diagnostikoak eta planak egiten lagunduko dieten aholkularitza enpresak kontratatzeko dira 
  • Entitate bakoitzak jasotzen duen dirua 1.000 eta 12.000 euro bitartekoa da

Gasteiz, 2022/08/10

Emakundek enpresei zuzendutako laguntzen deialdia egiten du urtero, berdintasun-diagnostikoak eta -planak egiteko laguntza teknikoa emango dieten aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko diru-laguntzak emateko. Diru-laguntza horren zenbatekoa bikoiztu egin zen duela bi urte, 200.000 eurotik 400.000 eurora pasatuz.

Aurtengo edizioan 61 erakundek jasoko dute 1.000 eta 12.000 euro arteko diru-laguntza. Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidaren hitzetan, beharrezkoa da enpresetan berdintasunaren kultura sartzea, eta “berdintasun-diagnostikoak eta -planak egiteak aurrerapauso garrantzitsuak ahalbidetzen ditu zentzu horretan”.

Berdintasun-planak egiteko laguntza ekonomikoarekin batera, Emakundek beste bide batzuk ere baditu enpresei laguntzeko: erakundeetan berdintasun-neurrien diseinua errazteko  informazioa eta aholkularitza ematea, azterlanak, prestakuntza-jardunaldiak, gidak eta beste tresna metodologiko batzuk eginez, guztiak webgunean eskuragarri daudenak; erakundean berdintasunaren aldeko jarduerak egiten dituzten erakundeak aitortzea. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde bihurtzeko baldintzak; eta berdintasunarekin konprometitutako enpresen sareak sortzen laguntzea, bai enpresa publikoen sarearen bidez, bai Berdintasunerako Lankidetza Erakundeen BAI SAREA sarearen bidez.