55 startup-ek erantzungo diete EAEko 22 ETE industrialen erronka teknologiko berriei

Logo-BIND_40-2021.jpg

2022-01-20

  • Eusko Jaurlaritzaren BIND 4.0 SME Connection ekimenak 80 startup baino gehiagoren 131 hautagaitza lortu ditu honen lehen edizioan.

 

  • ETE industrialen beharrak Klusterren Antolakunde Dinamizatzaileek (KAD), Uptek-ek (AFM), ACLIMA-k, Energia Klusterrak eta ACICAE-k plazaratu dituzte.

 

  • 55 finalisten artean, gehienak euskaldunak dira (36), 13 Estatutik datoz eta eta 6 jatorriz nazioartekoak dira.

 

  • Urtarrilaren 24tik 27ra bitarteko astean egingo dira pitchingak, eta jarraian ETE-ek aukera izango dute hausnartzeko eta proiektu bat garatzeko hautatutako startup

 

BIND 4.0 SME Connection-en lehen edizioan guztira 55 startup finalista hautatu dira, automozioaren, energiaren, ingurumenaren eta fabrikazio aurreratuaren sektoreetako 22 ETE industrialek planteatutako erronka teknologiko berriei erantzuteko. Ekimen hori Eusko Jaurlaritzak jarri du abian, SPRI Taldearen bitartez, eta arrakasta handia izan du deialdian, 130 proiektutik gora aurkeztu dituzten 80 startup baino gehiagok eman baitute izena.

Horrela, BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformaren ekimen berri honek Klusterren Antolakunde Dinamizatzaileek (KAD), Uptek-ek (AFM), Aclimak, Energiaren Klusterrak eta Acicaek plazaratutako erronka teknologikoei erantzuteko neurriko teknologia disruptiboak eskaini dituzten startup-en zerrenda argitaratu du.

BIND 4.0 SME Connection ekimen publiko-pribatu berria da, eta industriako klusterren antolakunde dinamizatzaileekin eta Euskadiko erreferentziako ETE-ekin lankidetzan sortu zen. Programak hiru helburu nagusi ditu: startup-ekin lankidetzan (berrikuntza irekia) Euskadiko ETE industrialen lehiakortasuna eta eraldaketa sustatzea; startup-ei merkatuan sartzen laguntzea, ETE industrialek aurkeztutako erronkei erantzungo dieten proiektuekin; eta, azkenik, startup-ak gehitzea Euskal Ekintzailetza eta Berrikuntza Ekosisteman.

Ildo horretan, Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak nabarmendu du ekimen berri horrek interes eta harrera handia izan duela, ETE-ek startup-en laguntza izan dezaten, BIND 4.0ren bidez, baina haien neurrira emandako erantzunekin.

Madariagak gaineratu duenez, “parte-hartzearen arrakastak agerian uzten du Euskadin startup ekosistema oso indartsua dugula, eta behar eta erronka oso argiak dituzten ETEak ditugula, digitalizazioak industrian planteatzen dituen erronka berriei erantzun behar dietenak, batez ere gaur egungo egoera aldakor honetan. Gainera, Klusterren Antolakunde Dinamizatzaileekin lankidetzan aritzea funtsezkoa izan da proiektua martxan jartzeko eta EAEko ETE-ei sarbidea errazteko.”

Finalisten erronkak eta soluzioak

BIND 4.0 SME Connection-en lehen edizioan izena emateko epea itxi ondoren, guztira 55 startup finalista hautatu dira: 36 Euskadikoak dira, eta, zehazki, 8 Arabakoak, 16 Gipuzkoakoak eta 12 Bizkaikoak. Horrez gain, Estatuko 13 enpresa daude, eta nazioarteko 6.

Era berean, proiektu finalista bakoitzak klusterren antolakunde dinamizatzaileek planteatutako erronka bati erantzuten dio. Hori dela eta, finalisten artean, 24 startup daude automozioko sektoreko ETE-en erronkei aurre egiteko proiektuak aurkeztu dituztenak. Helburu dute kalitate-kontrolaren prozesuak optimizatzeko gai izango diren soluzio berriak sortzea, produktuaren trazabilitatea eta ekoizpena hobetzea sentsorikaren bidez eta urruneko laguntza hobetzea errealitate areagotuaren bidez. Bestalde, 19 startup finalistak makina-erremintaren sektoreko ETE-en erronkei konponbideak eskeintzen dizkiete. Horien helburua da datuen ikusgarritasuna eta adimena hobetzea kanpoko eta barruko prozesuak optimizatzeko, eta, horrez gain, kalitate-kontrolerako teknologiak erabiltzea.

Bestetik, 15 startup-ek ingurumenaren sektoreko ETE-en erronkei aurre egiteko proiektuak aurketzu dituzte. Erronkek helburu dute hainbat beharri erantzutea, besteak beste hondakinak tratamendu-lantegietan sartzeko logistika optimizatzea, lantegi horien eraginkortasuna bermatzea eta larrialdi-egoerak prebenitu eta kudeatzea. Eta, azkenik 20 finalistak energiaren sektoreari bideratutako konponbideak proposatu dituzte, eta horien artean hautatuko dira honako proiektuak garatuko dituzten parte-hartzaileak: instalazio elektrikoen mantentzearen eraldaketa digitala, produktuaren trazabilitatea eta ikusmen artifiziala karga manipulatzeko soluzio integraletan.

Startup finalista guztiek programan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzte. Guztiek bete behar dituzte baldintza hauek: sektore industrialean aplikatutako teknologia berriak garatzea, ikusi, testatu eta probatu daitekeen eta dagoeneko merkatuan eskuragarri egongo den produktu edo zerbitzu bat edukitzea eta 8 urte baino gehiago ez izatea.

 

BIND 4.0 SME CONNECTION-EKO STARTUP FINALISTAK

 

1

AirChain Technologies

2

Akasik Tecnologies, s.l.

3

ALCHEMY MACHINE LEARNING S.L.

4

Alerion

5

Amebi Sistemak, SL

6

ANCORA

7

AOTECH, ADVANCED OPTICAL TECHNOLOGIES S.L.

8

AQUADAT

9

Barbara IoT

10

Code Contract

11

D&A Innvotive Systems

12

Data Value Management

13

Dative

14

Dattium Technology

15

D-cube

16

DENKweit GmbH

17

EGA SOLUTIONS S.L.

18

EVORGY

19

Forcast

20

HardSoftKoop

21

HUPI IBERICA S.L.U.

22

Ikustec Vision Systems Lab S.L.L

23

IMMERSIA Data Visualization

24

INALIA INNOVACIÓN Y DESARROLLO

25

Infinite Foundry

26

innoSEP

27

Innovae

28

Inovako

29

Ipartic Consulting, S.L.

30

IRONCHIP TELCO, S.L.

31

IZURUN TECHNOLOGY S.L.

32

Kaytek Digital Business, S.L.

33

Kevo Technologies

34

Laubor Technologies

35

LINQ (LINQcase Industrial Solutions, S.L.)

36

MESbook

37

MUUTECH MONITORING SOLUTIONS

38

NABLA VISION SL

39

NORLEAN M&P, S.L.

40

NUAVIS

41

NUUK TECHNOLOGIES SL.

42

oculavis GmbH

43

Oonlive

44

OSANE Consulting, S.L.

45

Remote Monitoring Services

46

Savvy Data Systems

47

Siali

48

SIGMA Industrial Precision S.L.

49

SincroPool

50

Sticker Control

51

Tagenea

52

Tormesh Solutions SL

53

Vi4Crane S.L.

54

Vixion Connected Factory, S.l.

55

WimbiTek

 

*Ekimenean parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin helbide honetan: info@bind40.com.

 

BIND 4.0 plataformari buruz

 

BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza-plataforma ireki eta publiko-pribatua da. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sortu zuen, SPRI Taldearen eta Euskal Ekintzailetza Sistemaren UpEuskadi plataformaren bidez. Gaur egun, Euskadin egoitza duten eta sektoreko erreferenteak diren 80 enpresa nagusi baino gehiagorren lankidetza du, besteak beste hauena: Angulas Aguinaga, Iberdrola, ITP Aero, Mercedes Benz, Siemens Gamesa, Quirónsalud eta Coca Cola European Partners. Ekimen hori hiru helbururekin sortu zen: startup-en garapena azeleratzea Euskadiko ekosistema industrialean, enpresen eraldaketa digitala sustatzea eta Euskadiko ekosistema ekintzailetzako “hub” industrial aurreratu gisa kokatzea. 2016az geroztik, BIND 4.0 plataformak 130 “startup” baino gehiago sustatu eta 200 proiektu baino gehiago garatu ditu. Gainera, 6,5 milioi euro baino gehiago fakturatu ditu. Datorren 2022ko uztailean irekiko da BIND 4.0 Open Innovation Acceleration Program delakoaren zazpigarren edizioa, eta azaroan hasiko da ETE-ei zuzendutako BIND 4.0 SME Connection-en bigarren edizioa. Informazio gehiago: www.bind40.com