50 langile edo gehiagoko enpresek desgaitasuna duten kontratatutako pertsonen zerrenda jakinarazteko betebeharra dute

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Plantillan 50 langile edo gehiago dituzten enpresek, urte natural bakoitzeko lehen hiruhilekoan, jakinarazi behar dute desgaitasuna duten kontratatutako langileen zerrenda, enpresako langileen urteko batez bestekoari dagokionez (maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren 5. artikulua).

Jakinarazpen hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari egin behar zaio, bai egoitza soziala EAEn izanda, baita enpresak lan-zentroa(k) Erkidego honetan izanda ere.

Jakinarazpena era elektronikoan aurkeztuko da Lanbideko Web orrian sartuz esteka honen bitartez: https://www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/komunikazioa/2ko-erreserba-kuota/ (leiho berri batean irekitzen da)

Era berean, kontsulta dezakezu nola burutzen den plantillaren zenbaketa eta ohiko galderak ere, esteka hauen bitartez:

Bestalde, jakinarazten dizugu, desgaitasunen bat duten langileekin lanpostuen erreserbarako betebeharra ez betetzeak, edo beraien hautazko neurriak ez aplikatzeak, berekin ekar dezakeela abuztuaren 4ko 5/2000 Errege Dekretuaren 15. 3. artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat (Errege Dekretu honen bidez onartzen da Gizarte Arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bategina.)

Edozein argibide edo kontsultarako, jar zaitezke harremanetan korreo elektroniko honen bitartez empleoydiscapacidad@lanbide.eus edo 945 16 06 01 telefonora deituz.