Zoritxarreko ezbeharra gaueko hamabiak laurden gutxiak aldera gertatu da Santurtzin, N-644 errepidean, A-8rako noranzkoan, zihoan motozikleta bat oraindik argitu ez diren arrazoiak tarteko bidetik atera denean. Istripuak eragindako lesioen ondorioz gidaria ia berehala hil da, eta alferrikakoak izan dira lekura agertu diren osasun-zerbitzuek bizia salbatzeko egin dituzten ahaleginak. Azkenean, medikuak ziurtatu du heriotza.
Istripuaren ondoren errepidea une batez itxita geratu da, eta Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri du abian zoritxarreko istripuaren inguruabarrak argitzeko. Ordu bi eta erdiak aldera zabaldu da bidea.