2022ko Munduko Agenda, Euskal Diasporaren Eguna

1_marca_diaspora.png

2022-09-08

Gaur ospatuko da mundu osoan Euskal Diasporaren Nazioarteko Eguna: irailaren 8a.

 

Urtero ospatzen da munduan euskal presentzia. Pandemiak eragindako bi urteko murrizketen ondoren, aurten, inoiz baino gehiago, ekitaldien Munduko Agenda indartsua eratu da egun honetarako.

 

Ekitaldien munduko agendak ikusgarritasuna ematen dio Euskal Diasporari, eta, horrela, Euskal Diaspora mundu osoan zehar aktibo eta barreiatuta dagoela erakusten du.