2022ko Kirolaren Europako Astea Kirol Kontseilu Gorenaren (CSD) bitartez

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Kirolaren Europako Astea, jarduera fisiko ezari aurre egiteko Europako Batzordearen ekimena, aldi berean egingo da berriro EBko kide diren herrialde guztietan eta 2015az geroztik batuz joan diren gainerako kontinenteetako beste batzuetan. 41 herrialde atxiki zitzaizkion 2021eko edizioan.

Helburua da gizarte-estamentu guztiak inplikatzea, herritarren artean jarduera fisikoa eta elikadura-ohitura onak sustatzeko ekintza bat edo gehiago egin ditzaten.

2022ko edizio honetan, Gazteen Europako urtea izanik eta esparru itxietan kirola egiteko bi urteko murrizketa zorrotzen ondoren, helburua da kirolarekin zerikusia duten erakundeek obesitatearen eta sedentarismoaren gaitzaren aurkako borrokan sustatutako jardueretan parte-hartze erregistroak haustea, ariketa fisikoan eta elikadura egokian oinarritutako bizitza osasungarriaren alde.

Horretarako, bertan parte hartzeko deia egiten zaie honako eragile hauei:

  1. Erkidego Autonomoak.
  2. Udalerriak.
  3. Ikastetxeak.
  4. Kirolguneak.
  5. Unibertsitateak.

Esteka honetan informazio guztia eta izena emateko inprimakia eskura daitezke.