2022an Eusko Jaurlaritzak 95 milioi euro bideratuko ditu I+G arloko Hazitek programara

Laguntza-programa Europar Batasunarekin batera finantzatua da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez 2021-2027 aldian.

 Otsailaren 11n zabaldu da epea 2022ko laguntza-programarako eskaerak egiteko. Programaren helburua da bultzada bat ematea enpresek eta arlo estrategikoetako agente da (95 milioi euroko aurrekontua), helburutzat duena euskal industria sendotzea Enpresen I+G-aren bidez.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatzen ditu laguntzak 2021-2027 epean.

Otsailaren 11tik aurrera, euskal enpresek HAZITEK programaren 95 milioi euroko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte euren I+G-ko jarduerak gauzatzeko. Bere helburua da ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak bultzatzea. Proiektu horiek lehiakorrak (45 milioi euroko zuzkidura) nahiz estrategikoak (50 milioi euroko zuzkidura) izan daitezke, eta Euskadiko enpresa-sektorean eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planean jasotako espezializazio-esparruetan gauzatzekoak dira. Bi modalitateetan, garrantzi handiagoa emango zaie jasangarritasunarekin erlazionatutako alderdiei.

Iaz 868 proiektu babestu ziren, horietatik 825 lehiakorrak eta 43 estrategikoak.  

Informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da)