200.000 euroko dirulaguntza bc3 ikerketa zentroari, K.LAB laborategiaren bitartez teknologia tranferitzea indartzeko (Consejo de Gobierno 20-12-2022)

fotoconsejo.jpg

2022-12-20

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, Hezkuntza sailburuak proposatuta, erabaki du 200.000 euroko dirulaguntza zuzena ematea BC3 -  Basque Centre For Climate Change bikaintasuneko ikerketa zentroari, K.Lab (Knowledge Modelling Environment) laborategiaren bitartez teknologia transferitzea indartzeko.

2008an sortu zenetik BC3-k egin duen lanari esker, ARIES plataforma (Artificial Intelligence for Ecosystem Services) asmatu eta eraiki ahal izan da. Teknologia horrek sarean eskuragarri dauden datuak eta semantikaren eta machine reasoning delakoaren bidez modelizatzeko osagaiak integratzen ditu. Plataforma honen azpiko softwareak (K.Lab izenekoak) datuak integratzeko prozesu osoa erabil dezake modelizazio mota ugarirekin, aldaketa konplexuak aurreikusteko. Kode irekiko K.Lab softwareak datu eta eredu egokienak hautatzeko aukera ematen du, hodei-teknologia erabiliz eta datu-paradigma ireki bati jarraituz: era berean, lortutako ezagutzak irekiak dira eta gizarte osoarentzat eskuragarri daude, eta ondorengo kalkuluetarako oinarri bihurtzen dira, etengabe hazten ari den ezagutza-base bati ekarpena eginez.

BC3 - Basque Centre For Climate Change

BC3 – Basque Centre for Climate Change 2008n abiatutako bikaintasuneko ikerketa zentroa da (BERC), Eusko Jaurlaritza eta UPV/EHUren artean sortutakoa, klima-aldaketaren arrazoien eta ondorioen inguruko ezagutza garatzeko eta gai horiei buruzko ikerketan aurrerapenak bultzatzeko helburuarekin. Zentroa, beraz, nazioarteko ikerketan erreferente bihurtzeko bokazioarekin jaio zen, ezaguera zientifikoari ekarpenak egiteko gaitasunagatik zein Euskadiko ikerketa eta zientzia sistemara lehen mailako ikertzaileak erakartzeko gaitasunagatik ezaguna.