160.000 euroko dirulaguntza Euskampus Fundazioari (Gobernu Bilera 2022-12-20)

fotoconsejo.jpg

2022-12-20

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, 160.000 euroko dirulaguntza zuzena ematea Euskampus Fundazioari. Laguntza hau zientzia eta teknologia sozializatzeko eta zabaltzeko proiektu bat garatzeko bideratuko da.

Euskampus Fundazioaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eraldaketa sozial, ekonomiko eta kulturalaren prozesuan trakzio-elementu gisa jardutea, nazioartean garrantzia izango duen prestakuntza, ikerketa, transferentzia eta berrikuntza-gunea eratuz eta nazioarteko dimentsioa izango duen campus akademikoa sendotuz.

Euskampus Fundazioa Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak Kultura Zientifikorako eta Berrikuntzarako Unitate (UCC+i) gisa kreditatuta dago 2012tik. UCC+i horretan, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak du lidergoa (UPV/EHUko erakundea da Katedra hau, zientziak gizartean duen ezagutza eta prestigioa sustatzeko lanean diharduena). Euskampusek eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak erakunde bakoitzaren helburuak sendotzan dituen harreman sinbiotikoa dute, eta harreman hori funtsezko faktorea da Euskampusen eta aipaturiko Katedraren jarduera-programak garatzeko.

UCCIk honako jarduera hau egingo du: alde batetik, eduki zientifikoak hedatzea UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak dituen bitarteko eta formatuen bidez, hala nola Blogak, Sare Sozialak, App Katedra eta Zientzialetter, eta, bestetik, komunikazio zientifikoaren arloan aitzindaria den proiektu bat garatzea: Generoa eta Zientziaren Komunikazioa programa. Programa horren helburua da genero-ikuspegidun komunikazio zientifikoa hobetzea, hainbat estrategiaren bidez.