Aitor Merinoren "Fantasia" filma, Netflixen ikusgai

  • Aitor Merinoren

Zinemagile eta aktore iruindarrak zuzendutako lan-dokumentala streaming plataformaren katalogoan barneratu dute. Nafarraren ez-fikziozko bigarren film luzeak nostalgia, samurtasuna eta umorea nahastu ditu, bere gurasoen bizitza bereziari eta denboraren igarotzeari buruzko hausnarketa biribila eskaintzeko.

2021eko udaberrian, Malagako zinema jaialdian aurkeztu zuen Aitor Merinok zinemagile eta aktore iruindarrak Fantasia,  bere bigarren dokumental luzea, eta Euskal Zinemaren Irizar saria erdietsi zuen Asier ETA biok (2014) opera prima bezala, Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko Zinemira sailean lehiatu zen. ZINEBIn eta L’Alternativa festibalean ere parte hartu du Merinoren lanak.

Bada,  Vitrine Filmes banatzailearen eskutik, 2021eko azaroaren 26an iritsi zen zinema-aretoetara, eta orain, 2022 urtea bukatzear dela, Netflix streaming plataforman jarri dute ikusgai. Doxa Producciones ekoiztetxeak eman du albistearen berri sare sozialetan, eta poz handiz gonbidatu dituzte herritarrak filma ikustera: “Gabonak familiarekin denbora pasatzeko momentu bat direnez, ez zaigu beste plan hoberik buruatzen Fantasian filma gehien maite dugunekin ikustea baino”. Jarraian duzue sarbide zuzena.

 

zinea.eus

  • Gaia Ikus-entzunezkoa