"Retablo de figurillas" txotxongilo-erakusketa Tolosatik Iruñera doa
Iruñeko Nafarroako Artxiboan ‘Retablo de figurillas’ erakusketa inauguratu da. -TOPIC- Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroarekin elkarlanean antolatu da erakusketa eta Faro Bueno familiaren txotxongiloen antzerki-konpainiaren zenbait material biltzen ditu. 2019an eman zitzaizkion Nafarroako Errege Artxibo Nagusiari. Erakusketa hori Tolosan egon zen ikusgai aurtengo maiatzaren 14tik irailaren 25era.
Erakusketa dokumentu ugarik osatzen dute. Bertan 385 txotxongilo eta Juan Farok lanak eszenaratzeko egindako material eszenografikoa eta ekipamenduak eraikitzeko erabilitako hainbat tresna daude. Txotxongiloak eta material eszenografikoa behar bezala kontserbatu ahal izateko, Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak TOPIC-i aldi baterako lagatzeko araubidea ezarri zuen eta horregatik egon zen ikusgai maiatzaren 14tik 2022ko irailaren 25era TOPIC-en.
Tolosako erakusketa dela medio, TOPIC-ek, Foru Gobernuarekin lankidetzan, ‘Retablo de Figurillas’ katalogoa argitaratu du, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko jendaurreko postuetan eskuragarri dagoena.
Sarrera librea eta doakoa da, eta Artxiboko beheko galerian egongo da zabalik abenduan zehar 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.


