Bilboko Udalak beste urrats bat eman du Bilbaoarte handitzeko proiektua gauzatzeko

  • Bilboko Udalak beste urrats bat eman du Bilbaoarte handitzeko proiektua gauzatzeko

Gobernu Batzordeak gaur onartu du Abandoibarreko lokalaren barrualdea eta kanpoaldea egokitzeko obrak kontratatzeko espedientea.

Datozen egunetan lizitaziora aterako da proiektu hori, 998.217,66 euroko aurrekontuarekin, eta esleitu ondoren, bost hilabeteko epean gauzatuko da.

Lokalak 639,50 metro koadroko azalera eraikia du, eta horietatik 400 inguru erakusketa-areto gisa erabiliko dira; kaletik sarbide zuzena izango du.

Bilboko Udalak beste urrats bat eman du BilbaoArte handitzeko proiektuan, Gobernu Batzordeak Abandoibarreko lokalaren barnealdea eta kanpoaldea egokitzeko obrak kontratatzeko espedientea onartu baitu gaur goizean.

Laster lizitatuko diren obra horietarako 998.217,66 euroko aurrekontua (BEZa barne) gordeko da, eta, esleitu ondoren, bost hilabeteko epean egitea aurreikusten da.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Herriak Egiten Funtsak finantzatzen du handitzeko proiektu hau; hain zuzen ere, BilbaoArteren erakusketa-gunea beste leku batera aldatuko da, erdigunetik gertuago, uriko kultur bizimodurako leku estrategikoago batera eramango da, Guggenheim Museotik eta Arte Ederren Museotik gertu. Zehazki, aukeratutako kokapena, katastroaren arabera, Mazarredo zumarkaleko 22. zenbakian dagoen eraikinaren sotoko -4. solairuan dago, baina sarbide bi ditu kanpotik– espaloiaren kotan –, eta fatxada oso bat (aurrekoa) Uribitarte pasealekura.

Lokalak 639,50 metro koadroko azalera eraikia du, eta horietatik 536,90 metro erabilgarriak dira.

Udalak egingo dituen lanetan espazio osoa egokituko da, hainbat erabileratarako: erakusketa-aretoa, 400 metro koadro inguru izango dituena, kaletik sarbide zuzena izango duena; artxiboa, bulegoa eta zerbitzuak; sistema inguratzailea ere gauzatuko du Udalak, baita espazioaren banaketa eta haietarako instalazioak ere. Gainera, beirazko fatxada bat jarriko da Uribitarte pasealekura begira.

Espazioaren banaketa hiru irizpideren arabera egingo da:

  • Erabilera asko eman ahal izatea.
  • Moldagarritasuna.
  • Zabaltasuna.

Era berean, obrek Eraikingintzaren Kode Teknikoko baldintza guztiak betetzen dituztela ziurtatuko du, hala nola egituraren segurtasuna, isolamendu termikoa eta soinu-isolamendua, energia aurreztea, osasungarritasuna, suteen aurkako babesa eta erabilera-segurtasuna eta irisgarritasuna.<}75{>

URAZURRUTIAKO EGOITZA HOBETZEKO OBRAK

Erakusketa-aretoa Uribitartera lekualdatzeaz gain, Urazurrutiaren egoitzan hobekuntza-lanak egingo dira, eraikinaren espazioak artisten beharretara egokitzeko.

Datozen asteetan, hirugarren solairua berregituratzeko lanak hasiko dira. Otsailetik aurrera, espazio argi bat izango du, eta bertan argazkigintza, inprimaketa eta medialab tailerra eta grafika eta eskultura tailerrak batuko dira. Horrela, erabiltzaileei etengabeko laguntza profesionala ematen zaiela bermatzen da, eta, gainera, diziplina artistiko desberdinen arteko lan-dinamikak eta -espazioa partekatuko dituzte.

Era berean, administrazioa beheko solairura eramango da, eta artistek erabiltzeko estudioak lehen eta bigarren solairuetan instalatuko dira.

bilbao.eus

  • Gaia Ikusizko arteak