Angel Erro eta Rikardo Arregi eta Aitor Blancok jaso dituzte haurren eta gazteen literaturako itzulpen onenei emandako "Vitoria-Gasteiz" sariak

  • Angel Erro eta Rikardo Arregi eta Aitor Blancok jaso dituzte haurren eta gazteen literaturako itzulpen onenei emandako

Lehen aldiz, saridunek Izaskun Torre artistak diseinatutako garaikurra, ohiko diploma eta sari ekonomikoa jasoko dituzte

Gaur arratsaldean banatu dituzte Gasteizko udaletxean haurren eta gazteen literaturako euskarazko itzulpen onenei emandako "Vitoria-Gasteiz" sariak. Oraingoan, 19. edizioan, Euskarako Udal Zerbitzuak bultzatutako lehiaketan saria jaso duten profesionalak izan dira Angel Erro eta Ricardo Arregi (haurren kategoria) eta Aitor Blanco (gazteena).

Hitzordua Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako programazioaren baitan sartuta dago eta 18:30etik aurrera egin da udaletxeko Harrera Aretoan. Ekitaldian erakundeetako ordezkariak izan dira. Gorka Urtaran alkatea, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua, Iñaki Gurtubai euskara zinegotzia, Udal taldeetako ordezkariak, Euskara Zerbitzuko teknikariak eta beste erakundeetako ordezkariak ere, adibidez. Euskararen, kulturaren, itzulpengintzaren eta liburugintzaren arloko profesionalak ere izan dira. Ekitaldia Josune Vélez de Mendizabalaek gidatu du eta Mikel Telleria kantariak musika-emanaldia ere eskaini du.


  • Gaia Literatura