Ania Lucerok irabazi du "World Press Photok 20 urte Gasteizen" argazki-lehiaketa amateurra

  • Ania Lucerok irabazi du

Lehiaketak 5.100 euro banatu ditu saritan

Estibaliz Canto Hezkuntza eta Kultura zinegotziak, Daniel Solana Basquetourreko zuzendariarekin eta Paco Valderrama Gasteizko Word Press Photoren arduradunarekin batera, ‘World Press Photok 20 urte Gasteizen’ amateurrentzako argazki-lehiaketako irabazleen izenak ezagutarazi ditu.

“Eskerrak eman nahiko nizkieke sariketan parte hartu duten guztiei. Izan ere, argazkigintza Gasteizen osasuntsu dagoela erakutsi dute. Bestalde, eskerrak eman nahiko nizkieke artista hauen lana erakusteko beren hormak utziz gurekin batera lan egin duten establezimenduei”, aipatu du Estibaliz Cantok.

Lehen saria, 1.500 eurokoa, Ania Lucerok eskuratu du ‘Esto no es un puticlub’ lanarekin. Epaimahaiak bereziki baloratu du argazkiarekin lortutako posizionamendua. Izan ere, kamera batekin sartu da espazio publiko deiturikoetan, hain zuzen ere, arauz, emakumeak kanpoan uzten diren espazioetan, salbu eta beren gorputzarekin negozioa egin badaiteke.

Saúl Varak eskuratu du bigarren saria ‘Somos. Estamos’ lanagatik eta 1.200 euro eskuratuko ditu. Nagore Martínez de Aguirrek hirugarren sariko 800 euro jasoko ditu ‘Zona quirúrgica’ proposamenagatik.

Laugarren saria, 600 eurokoa, David Guerrerok jaso du ‘Teatro Paraíso’ lanagatik, eta bosgarrena Aitor Salazarrentzat izango da “Un verano en el pueblo” lanagatik. 500 euro jasoko ditu.

Lehiaketako epaimahaia honako hauek osatu dute: Rocío López, Arabako Argazkilaritza Elkarteko koordinatzailea eta argazkilaria; Rafael Gutiérrez fotokazetaria; eta Javier Berasaluce, argazkilaria eta kontserbadorea. 

Informazio gehiago: www.worldpressphotovg.es

 


  • Gaia Ikusizko arteak