Aitzindariak, Su(i)rrealismo eta Besarkada: Euskadiko Dantza Zirkuituak asteburu honetan ekarriko dituen ikuskizunak

  • Aitzindariak, Su(i)rrealismo eta Besarkada: Euskadiko Dantza Zirkuituak asteburu honetan ekarriko dituen ikuskizunak
  • Aitzindariak, Su(i)rrealismo eta Besarkada: Euskadiko Dantza Zirkuituak asteburu honetan ekarriko dituen ikuskizunak
  • Aitzindariak, Su(i)rrealismo eta Besarkada: Euskadiko Dantza Zirkuituak asteburu honetan ekarriko dituen ikuskizunak
  • Aitzindariak, Su(i)rrealismo eta Besarkada: Euskadiko Dantza Zirkuituak asteburu honetan ekarriko dituen ikuskizunak

2022ko azaroaren 23a-. Dantzaren XVIII. Zirkuituak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Sarearen bidez antolatzen duen ekimenak, hiru ikuskizun aurkeztuko ditu aste honetan. Gogoeta egiteko aukera emango dute, bai eta hainbat arte-korronteren arteko fusioa miresteko eta historian arrastoak utzi dituzten emakumeen bizitzara hurbiltzeko.

Larunbat honetan, azaroaren 26an, Logela Multimedia eta Circle of Trust konpainien Su(i)rrealismo aurkeztuko da Zornotzan.

Bigarren Mundu Gerra hasita zegoela, 1940ko hamarkadan hainbat diziplinatako artisten topaleku bilakatu ziren Parisko kafetegiak, eta korronte artistiko berria sortu zuten: surrealismoa. Artista surrealisten ezaugarrietako bat da inkontzientea irudimenaren iturria dela erakustea. Logela eta Circle of Trust konpainiek inkontzientetik ikertu eta artista horien obra berrinterpretatzen dute XXI. mendeko hizkuntzaren bidez: Su(I)rrealismoa.

Non: Zornotza Aretoa, Zornotza.

Noiz: azaroaren 26an, larunbata.

Ordua: 20:00

Larunbat horretan bertan, Zigoitian, Besarkada aurkeztuko da, Nerea Martinezen obra, euskaraz.Kontenplaziorako, isiltasunerako, tartea da. Gelditasun-egoeran diren gorputzak, irudiak, ikuspegi infinituak, xehetasunak 360 º-tan erakusten dituztenak. Bi emakumek osatutako bikotea, bi eskultura, bidaian zehar bidelagun izango dugun soinu-paisaian bilduta; gure bizitzetako besarkada infinituetan gorde izan ditugun emozioak gogorarazten dizkiguten irudiz betetako lana.

Non: Zigoitiko Gizarte eta Kultur Zentroa (Zigoitia aretoa).

Noiz: azaroaren 26an, larunbata.

Ordua: 19:00

iXa Universos de Movemento konpainiaren Aitzindariak ikuskizuna iritsiko da Amurriora. Dantza garaikideko obra da, emakumeak omendu nahi dituena, genero sozial eta pertsona fisiko eta erreal diren aldetik, ospetsuak izan ala ez, bizitza zailen borrokalari direlako —adibidez, Rosalía de Castro, Clara Campoamor eta Marie Curie—, garrantzia emanez Nafarroako historiatik gertuko emakumeei; esaterako, Fernández Zabaletari, Maravillas Lambertori, Remigia Echareni eta Martija Jaureguiri.

Aitzindariak lanak espazio bakarrean biltzen ditu, gaur egungo gai baten inguruan, dantzarekin ohituago dagoen publikoa eta hain ohitua ez dagoena, hiztegi fresko eta berritzailearen bidez. 

Non: Amurrio Antzokia, Amurrio.

Noiz: azaroaren 26an, larunbata.

Ordua: 20:00

euskadi.eus

  • Gaia Arte eszenikoak