Leopoldo Zugaza kultur sustatzaile eta Durangoko Azokako sortzailea hil da

  • Leopoldo Zugaza kultur sustatzaile eta Durangoko Azokako sortzailea hil da

Zuzagak Gerediaga Elkartea sortu zuen 1964an. Berak sustatu eta zuzendu zuen lehen zazpi edizioetan Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka.

Leopoldo Zugaza (Durango, 1932) kultur sustatzaile eta dibulgatzailea 90 urte zituela hil da.

Zuzagak Gerediaga Elkartea sortu zuen 1964an. Berak sustatu eta zuzendu zuen lehen zazpi edizioetan Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka.

Euskara sustatzeko Euskera-zaleak elkartearen sortzailea, Kurutziaga Ikastola, Ezkudiko Erakusketa Aretoa, Durangoko Arte eta Historia Museoa, Gernikako Euskal Herriko Museoa eta Manuel de Larramendi Institutu Bibliografikoaren…

Ahaztu gabe, Ramon Serrasekin batera, Zarauzko Photomuseum sortu zuela, espainiar estatu osoko argazkigintzan espezializatutako lehen museoa.

Era berean, Labayru Ikastegiko, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko, Eusko Ikaskuntzako eta Antso Jakitunaren Fundazioaren aldizkariaren erredakzio kontseiluko buru izan da. Etengabea izan da, gainera, editore eta literatura-sustatzaile gisa izan duen jarduera.

Sari nabarmenen artean, 2018an Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina jaso zuen, eta 2020an, Laida Lertxundi eta Pello Irazurekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Gurea Artea Saria jaso zuen.

Miguel Zugazaren aita da, kultur arloko beste figura nabarmen bat, 15 urtez Madrilgo Prado Museoa zuzendu zuena, eta gaur egun Bilboko Arte Ederren Museoa.

eitb.eus

  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua