Ohitura eta praktika kulturalen 2021-2022ko inkesta
Argitalpen honek Espainiako Ohitura eta Praktika Kulturalen 2021-2022ko Inkestan eskuratutako emaitza nagusiak jasotzen ditu 15 urtetik aurrerako biztanleen artean.
Estatistika Plan Nazionalaren barruko inkesta hau Kultura eta Kirol Ministerioak egin du. Horrez gain, lagina diseinatzeko zenbait alderditan, Estatistikako Institutu Nazionalaren laguntza eduki du.
Lehen aldiz egin da hiru urtera, aurretik lau urtera egindako edizioetako lanari jarraipena emanez.
Proiektuaren helburuak asko dira: batetik, espainiarren ohitura eta praktika kulturalei buruzko adierazle nagusien bilakaera ebaluatzea eta, bestetik, eremu kulturalean esanguratsuak diren beste alderdi batzuk sakontzea, batez ere kontsumo kulturalei dagokienez.
Emaitzak interpretatzean kontuan hartu behar da COVID-19aren krisian murgildutako aldi baten informazioari buruz ari garela.
Kultura eta Kirol Ministerioak eskertu egin nahi du inkesta bete duten pertsonen lankidetza aparta eta, hala, erabiltzaileen esku uzten du bolumen honetan jasotako informazioa hedatzeko aukera, betiere laginketa-metodoaren ziozko mugek ahalbidetzen badute.
Amplíe esta información en:
- Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua


