1,5 milioi euro Musikenek musika-tresna berriak eskura ditzan (Gobernu Bilera 2022-11-29)

fotoconsejo.jpg

2022-11-29

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du Musikene Fundazioaren 2022. urterako aurrekontua 1.499.998,22 eurotan handitzea. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak, Musikenek, irakaskuntzarako, ikasketetarako eta kontzertuetarako erabiltzen dituen musika-tresnak erostera eta berritzera bideratuko du zenbateko hori.

  1. urtean Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia sortu zenean, inbertsio handia egin zen instrumentuak erosteko. Inbertsio hori gradualki egin zen lehenengo lau urteetan, Graduko ikastaroak ezarri ahala. Urteekin, Musikeneren hezkuntza-eskaintza handituz joan da, eta, gaur egun, Gradu, Master eta Graduondoko espezializazio ikastaroak eskaintzen ditu, gehienak instrumentalak.

Musika-tresna horiek etengabe eta intentsiboki erabiltzeak –ikasle-kopuruak gora egin ahala eta ikastegiaren eskaintza akademikoa handitu ahala, areagotu egin da erabilera– eta tresnok kontzertuetarako maiz mugitu beharrak, musika-tresnen zahartze naturala eragin dute.

Azken urte hauetan, urteko bere aurrekontutik, musika-tresna berri batzuk erosi izan ditu Musikenek, premiarik larrienak asetzeko; bai eta piano berriak eskuratu ere, ikastegia Miramar Jauregitik egungo egoitzara aldatu zenean. Hala eta guztiz ere, orain arte ez du izan musika-tresnak berritzeko 2022 honetan burutzen ari den plan orokorraren gisakorik. Plan horrek honako musika-tresna eta ekipamendu hauek eskuratzea jasotzen du:

  • 16 piano (isats-pianoak, isats-piano handiak eta bertikalak)
  • Bi teklatuko klabezin frantsesa
  • Perkusio-instrumentuak: marinbak, bibrafonoak eta multiperkusioa
  • Haize-instrumentuak: fagota, kontrafagota, tuba kontrabaxua, tronboi kontrabaxua eta klarinetea si bemolean
  • Hari-instrumentuak: harpak, txelo barrokoa eta biolin barrokoa