LABO XL4 Jaialdia Donostiako espazio eta hizkuntza eszeniko berrien jaialdia
LABO proiektua 2017ko irailean jaio zen NODE konpainiaren eskutik. Espazio irekiak sortzea du helburu, proposamen eszeniko desberdinak antzeztu ahal izateko. Artistek, publikoak eta kultur eragileek elkarri eskua emateko lekua. Hiru multzotan banatzen da; LABO GO (sorkuntza-prozesuak), LABO UDA (udako programa) eta LABO XL (jaialdia).
Urte nahasi eta ezegonkor hauen ondoren, positibotasunez, alaitasunez eta energiaz ongietorria ematen diogu LABO XLri. Aurten, urdin kolorea aukeratu dugu. Baretasuna bilatzen dugulako, hainbeste behar den egonkortasuna, ekaitzaren ondorengo lasaitasuna. Oinak lurrean jarri eta zeru urdinera begiratu nahi dugu, eta horrek sortzen duen bakea jaso. Egin dezagun dantzaren, antzerkiaren eta performancearen alde.
Sistemak erne eta tinko egotea eskatzen digu, jarrera estoiko eta solemnearekin. Oihana Vesga, aurtengo karteleko protagonistaren irudia biderkatua dago eta gure komunitatea irudikatzen du. Ez bakarrik artista indibiduo gisa, baizik eta arte eszenikoen sektore osoaren ordezkari bezala. Eszenatokira irten aurreko une hori ere erakusten digu. Gure lana defendatu aurreko lasaitasun faltsu hori. Gure sektorearen etengabeko borroka eta kemena sinbolizatuz.
Jaialdia are gehiago sendotzeko eta arte performatiboen erreferente bihurtzeko lan egiten dugu. Aurten, «Sare» hitzak inoiz baino protagonismo handiagoa du. Dantzagunea edo Atzegi bezalako ohiko kolaboratzaile finkatuez gain, zubiak sortu ditugu Circula! (Dantzaren sektoreko profesionalen mugikortasuna errazten duen estatuko programa) edo Caceresko DZM dantza-jaialdiarekin. Ohiko espazio eszenikoei beste berri batzuk gehitu dizkiegu: Convent Gardeneko La Criptaren itzulera (lehen urtean bezala) eta Victoria Eugenia Club. Gainera, lanerako espazio berriak gehitu ditugu LABO familiara aurten: Tabakalerako dantzarako Platoa eta Sortzaileen Gunea. Ongi etorri!
Datu nabarmenak:
- Guztira 17 dantza eta performance ikuskizun ditugu ikusgai (tokiko eta estatuko konpainiak), pieza birtual bat, 2 lantegi, liburu-aurkezpen bat, 2 topaketa profesional, eta DJ sesio bat ere!
- Estatu mailako 4 estreinaldi absolutu izango ditugu.
- LABO XLren eszenatokietatik igaroko diren 31 antzezletatik 18 emakumeak izango dira (18 emakume eta 13 gizon).
- Aurkezten diren 17 piezetatik 10 emakumeek sortu dituzte.
Abonoak eta sarrerak salgai daude dagoeneko eta bestelako ekintzeentzat izan-emateak zabalik daude.
Lantalde aparta dugu aurten ere zuen zai. Ilusioz, pozik, energiaz eta gogor egiten diogu aurre bizitzari.
LABO XL badator!
Goazen!
Babesa: NODE, Kutxa Fundazioa, Kutxa Kultur, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia Kultura, Donostiako Udala, Dantzagunea, ADDE Dantza, Circula!, DZM, Noticias de Gipuzkoa, Dabadaba, Emaús Social Factory, Atzegi, A Room in The City, Convent Garden, BSK Legal & Fiscal, Drunkat, Keler, Olasagasti, Insalus.
3 Egitaraua Programa
Asteazkena 19 miércoles:
12:00 Inaugurazio ekitaldia Acto de inauguración
12:30 Oihana Vesga Altzoan altzoan esaten dit / Bragas y Celine
13:00 Doos Colectivo WITHIN
18:00 Andoni Mutiloa Sex sua
19:00 Pazypaula Instrucciones para no aburrirse
21:00 BAAL GINOIDE (Circula! eta ADDE-ren laguntzarekin)
Osteguna 20 jueves:
10:00 BAAL Mugimendu lantegia Taller de movimiento
11:00 Bileratxoak Artistaren txokoa El rinconcito del artista
17:30 InPut Play
18:30 Bagara Kolektiboa I[n]tera[k]zio
20:00 Julio Ruiz VENDEHUMO
21:00 Alessandra García Los idiomas ESTRENALDIA Estreno
Ostirala 21 viernes:
11:00 Juan Gómez Alemán Performando la Historia del Arte Hitzaldia Ponencia (Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzarekin)
11:00 Bileratxoak Artistaren txokoa El rinconcito del artista
17:30 Alejandra Balboa Vertebrata (DZM jaialdiaren laguntzarekin)
18:30 Melena Androide MIAU, MIAU, MIAU
20:00 Jone Amezaga / Manu Gaigne Remedios vals ESTRENALDIA Estreno
21:00 Dani Hernández / Derek Van Bulcke / Emilio Manzano La grieta
Larunbata 22 sábado:
10:00 EDADEI 4 Dantza, Arte Dramatikoa, Hezkuntza eta Ikerketa 4. Topaketa
12:00 Andrea Martinez MIAU, MIAU, MIAU Liburuaren aurkezpena Presentación del libro
17:30 Wettribute Apollo
17:45 Wettribute Charlotte Grapes
18:30 Álvaro Murillo Flamenco futuro ESTRENALDIA Estreno
20:00 Rev Silver / Satanasa Naga ESTRENALDIA Estreno
20:30 Amaierako ekitaldia + afari-merienda Acto de clausura + cena-picoteo
21:00 La Dani La Dani
22:30 Landerground DJ
Espazioak Espacios:
Kutxa Kultur
Tabakalera
Emaús Social Factory
Dabadaba
Victoria Eugenia Club
Convent Garden La Cripta


