Bost mundu-estreinaldik osatzen dute Culinary Cinema saila
Aurtengo afarietan Albert Raurich (Dos palillos), Vanessa González eta Andrés Viñales (La Huella), Naoyuki Haginoya (Nomo), Yinfeng Tang eta haren chef exekutibo Sanhuai Yu (Chila) eta Virgilio Martínez (Central) sukaldariek parte hartuko dute
Bost izango dira nazioarteko gastronomiarekiko hitzorduak, saileko emanaldien osagarri gisa balioko dutenak
Bost mundu-estreinaldik osatuko dute Culinary Zinema saila, Zinemaldiaren 70. edizio honetan Mibu. La luna en un plato / Mibu. The Moon on a Dish filmak –jatetxe japoniar ospetsua sakonki ezagutzea ahalbidetzen duenak– inauguratuko duena. Virgilio filmak –Limako Central jatetxeko sukaldariaren erretratuak– saila itxiko du. Sailak, halaber, hirugarren dokumental bat –La Huella, hondartzako ostatu baten historia– eta bi fikzio –Xiao shan he eta Tsuchi wo kurau junikagetsu / The Zen Diary– ere bilduko ditu.
Culinary Zinema, emanaldiekin zerikusia duten bost afari tematiko ere barne hartuko dituena, gaur goizean aurkeztu dute Basque Culinary Centerren zuzendari Joxe Mari Aizegak eta José Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak.


