Joan edukira

ICOMek museoaren definizio berria onartu du

  • ICOMek museoaren definizio berria onartu du

ICOM-ek atsegin hartzen du jakinarazten museoa definitzeko proposamen berria onartu dela.

Abuztuaren 24an, Pragan antolatutako ICOMen 26. Biltzar Orokorrean, ICOMen Ezohiko Batzar Nagusiak museoaren definizio berria onartu zuen.  Bozketa horrek amaiera jartzen dio hamazortzi hilabeteko partaidetza-prozesuari. Hilabeteotan zehar mundu osoko 126 komite nazionaletako museoetako ehundaka langilek esku hartu dute. Hona hemen berridatzitako definizioa:

Museo bat irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, iraunkorra eta gizartearen zerbitzuan, ondare materiala zein immateriala aztertzen, biltzen, zaintzen, interpretatzen eta erakusten duena. Publikoari irekiak, irisgarriak eta inklusiboak, museoek aniztasuna eta jasangarritasuna sustatzen dute. Komunitateen parte hartzeari esker, museoek modu etikoan eta profesionalean egiten dute lan, eta askotariko esperientziak eskaintzen dituzte hezkuntza, gozamena, hausnarketa eta ezagutzaren hartu-emana sustatzeko.”

Definizio berri hori bat dator museoen jardueretan izan diren zenbait aldaketekin, eta onartzen du inklusioak, komunitatearen parte-hartzeak eta jasangarritasunak duten garrantzia. Gaur bertan, arratsaldean, antolatuko den Ohiko Batzar Orokorrean zuzendari berri bat eta zuzendaritza-batzordea izendatuko dituzte. Izendatutako zuzendaritza-taldea egoki denean bilduko da definizio berria aplikatzeko eta barneratzeko jarraitu beharreko pausoak ezartzeko, ICOMen Museoaren Definiziorako Komitearekin elkarlanean (ICOM Define). Berrikusketa-prozesuan bezala, inklusioak, gardentasunak eta parte-hartzeak jarraituko dute prozesuaren erdigune izaten.

Berrikusketa-prozesuari buruzko informazio gehiago

ICOM

  • Gaia Museoak, Bestelakoak