Jean-Pierre eta Luc Dardenne, Hansen-Lřve, Ińárritu, Koreeda, Mungiu eta Östlund zinemagileen azken lanak, Donostia Zinemaldiaren 70. edizioko Perlak sailean izango diren filmetako zenbaitzuk
‘Peter von Kant’, François Ozon zuzendariak Fassbinderri egindako omenaldia, eta ‘Moonage Daydream’, Brett Morgenek David Bowieren unibertsoan egindako murgilketa izango dira saila irekiko eta itxiko duten filmak, hurrenez hurren
Louis Garrelen ‘L’innocent’, Oliver Hermanusen ‘Living’, Marie Kreutzerren ‘Corsage’ eta Santiago Mitreren ‘Argentina, 1985’ pelikulak ere ariko dira lehian Donostia Hiriko Publikoaren Saria eskuratzeko
Perlak sailak –Espainian oraindik eman ez diren eta kritikariek goraipatu eta/edo nazioarteko beste zinema-jaialdi batzuetan saritu dituzten filmek osatutakoak–, zinematografia garaikideko zinemagile garrantzitsuenetako batzuen azken filmak bilduko ditu aurten, hala nola hauenak: Dardenne anaiak, Mia Hansen-Løve, Alejandro González Iñárritu, Hirokazu Koreeda, Cristian Mungiu, Ruben Östlund eta François Ozon.
Armani Beauty, Zinemaldiko Makillaje Ofizialaz gain, saileko babesle ofiziala ere bada. Perlak saileko filmak Donostia Hiria Publikoaren Sarirako hautagaiak dira; Donostiako Udala da ikus-entzuleek filmaren lehen emanaldian ematen duten sari horren babeslea. Saria, zehazki, filmak Espainian banatzeko ardura duten etxeentzako bi golardoz osatuta dago: batetik, film onenaren saria, 50.000 eurokoa; eta bestetik, Europako film onenaren saria, 20.000 eurokoa.
Jean-Pierre (Engis, 1951) eta Luc (Awirs, 1954) Dardenne anaia belgikarrak, Cannes Urrezko bi Palmorri irabazi dituztenak, lehendabizikoz ariko dira lehian Donostia Hiriko Publikoaren Saria eskuratzeko Tori et Lokita / Tori and Lokita filmarekin (75. urteurreneko saria Cannesko jaialdian).


