Aretha Franklin eta César Franck-en omenezko musika-taldeak Zangoza eta Leire bisitatuko dituzte Kultur programari esker
Mikel Belascoainen "Lilura: poema magikoak" erakusketa zabalik dago oraindik, Bertizen abuztuaren 31ra arte
Kultur 2022 programak Aretha Franklin abeslari estatubatuarra eta Cesar Franck organista eta konpositore belgikarra omenduko ditu asteburu honetan. Bi kontzertu programatu dira abuztuaren 19an, ostirala, Zangozan eta 20an, larunbata, Leireko Monasterioan.


