Helena Tabernak ?Nosotros? lana aurkeztuko du, Zinemaldian

  • Helena Tabernak ?Nosotros? lana aurkeztuko du, Zinemaldian

Lamia Producciones euskal ekoiztetxearen proiektua Isaac Rosaren Final Feliz eleberriaren egokitzapena da. Guztira, 8 herrialdetatik ekarritako 14 proiektuk parte hartuko dute 2022ko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan. Topaketak irailaren 19an, 20an eta 21ean egingo dituzte, 70. Donostia Zinemaldiaren baitan.

Europako eta Latinoamerikako ikus-entzunezko proiektuei zuzendutako foroaren Donostia Zinemaldiko deialdia 2012an sortu zen, eta ordutik 162 proiektuk hartu dute parte bertan. Horien artean 72k izan dute estreinaldirik, haietako zenbait Cannes, Berlin, Venezia, Sundance, Locarno eta Donostiako zinema jaialdietan. Aurtengoa hamaikagarren edizioa izango da, eta iazko ereduari jarraituz, aurrez aurreko formatuan egingo dute, irailaren 19tik 21era bitartean, San Telmo Museoan.

zinea.eus

  • Gaia Ikus-entzunezkoa