"World Press Photok 20 urte Gasteizen" amateur argazki-lehiaketak 5.000 euro baino gehiagoko sariak banatuko ditu
Estibaliz Canto Hezkuntza eta Kultura zinegotziak eta Paco Valderrama Gasteizko Word Press Photoren arduradunak prentsaurrekoan aurkeztu dute ‘World Press Photok 20 urte Gasteizen’ amateur argazki-lehiaketa.
Udazkenean 20 urte beteko dira World Press Photo fotokazetaritzaren nazioarteko erakusketa lehen aldiz Gasteizera iritsi zenetik. Urteurren hau ospatzeko asmoz, Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin, Foru Aldundiarekin eta Vital Fundazioarekin batera, argazki narratibo eta dokumentalekin lotutako hainbat ekitaldi prestatu ditu.
Horietako bat argazkigintzan zaletuentzako lehiaketa amateur hau da, 5.100 euroko saria duena, eta lehen saria 1.500 eurokoa da. Izena emateko epea zabalik dago urriaren 18ra arte.
Parte-hartzaileek gutxienez sei argazkirekin erakutsi beharko dituzte beren lanak Gasteizko establezimendutan, hala nola tabernetan, jatetxeetan, dendetan eta bestelakoetan, egileak egindako aukeraketaren arabera. Lehen saria jasotzen duen gasteiztarrak 500 euro jasoko ditu. Lan irabazleak abenduaren 1ean emango dira ezagutzera.
Gainerako sariak hauek dira: bigarrenarentzat 1.200 euro, hirugarrenarentzat 800 euro, laugarrenarentzat 600 euro eta bosgarrenarentzat 500 euro.
Gasteiztarrak animatzen ditugu World Press Photok 20 urte Gasteizen Amateur Argazki Lehiaketan parte hartzera. 5.000 euro baino gehiago daude saritan”, gonbidatu du Estibaliz Cantok.
Oinarriak, izena emateko formularioa eta beste xehetasun batzuk helbide honetan daude eskuragarri: www.worldpressphotovg.es.


