"Gela bat norberarena" (emakume zinemagileentzako egonaldi artistikoa)

Etxe Betea Bilboko bihotzean lekua aurkitu duen ametsa da. Poliki-poliki ideiaz eta artistaz betetzen ari den leku magikoa. Orain, Etxe Beteak emakume zinegileentzako egoitza artistikoa aurkeztu du: Gela bat norberarena.

Gela bat norberarena emakume zinegileentzako egonaldi artistikoa da, eta 2022ko urritik 2023ko ekainera bitartean burutuko da. Egoitza artistikoak gela fisikoa eskaintzen du Bilboko eraikin berezienetako batean. Aukeratutako parte-hartzaileak 15.000 euroko laguntza ekonomikoa izango du bere film luzea garatzeko, eta, gainera, bere egonaldian hainbat mentoretza zaio izango ditu, hala nola zuzendaritza, gidoia, ekoizpena eta soinua, lantzeko.

Egoitza artistikoa adin, jatorri eta esperientzia guztietako emakumeei zuzenduta dago, baldin eta film luze baterako lehen ideia badute. Dokumentazioa euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez bidali ahal izango da.

Informazio gehigarria: oinarriak (pdf)

  • ZER DA GELA BAT NORBERARENA?

Etxe beteak ‘Gela bat norberarena’ izeneko egoitza artistikoa sortu du Virginia Woolf-en omenez. 2017 eta 2018an Naiara Carmona eta Estibaliz Urresola artistekin abiatu zuten egoitza artistikoa, eta 2022-2023 ikasturtean berriz antolatu dute berrikuntza ugarirekin.

  • 2022-2023 EDIZIOA

Proiektua datorren ikasturtean hazi egingo da eta gela fisiko bat eskainiko zaio Bilboko eraikin enblematiko batean aukeratuari. Gainera, aurten ere aukeratutako parte-hartzaileak 15.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du. Aurten proiektuaren garapenerako mentoretzen kopuruak ere gora egin du: zuzendaritza, gidoia, ekoizpena, soinua, zuzendaritza artistikoa, jatorrizko musika edo argazki-zuzendaritza landuko dira besteak beste.

Gainera, egoitza artistikoaren barruan, parte-hartzaileek bidelaguntza feminista edukiko dute. Zaintzak gogoan edukiz, zineman lan egiteko formula feministak bilatuko dira. Berrikuntza gisa, beren proiektuak garatzen ari diren euskal emakume zinemagile talde bat gonbidatuko dute, laguntza-talde sortzaile gisa aukeratutako zinemagilearekin batera parte hartzera. Gonbidatutako sortzaile horiek ere parte hartuko dute mentoretzetan, eta Valerie Delpierre (ekoizpena) edo Eva Valiño (soinu-sorkuntza) bezalako profesionalak izango dituzte.

Mentoretzak 2022ko urritik eta 2023ko ekainera bitartean burutuko dira, aukeratutako zinemagilearekin eta gonbidatutako sortzaileekin bildu ondoren adostutako egutegian. Egoitza horren ezaugarri nagusietako bat malgutasuna izango da, eta horregatik, sortzaileen beharren arabera egokituko da ikastaroa.

  • BALDINTZAK

Egoitza artistikoa adin, nazionalitate eta esperientzia guztietako emakumeei zuzenduta egongo da, baldintza nagusia hasierako garapen-fasean film luze baten proiektua egiteko ideia edukitzea da. Dokumentazioa euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez bidali ahal izango da.

  • BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA

Pdf bat lacasallena.bilbao@gmail.com helbidera bidali. Behean aipatzen den informazioarekin eta gehienez 30 orrialdeko luzapenarekin (max 20MB).

— Zinemagilearen eta haren aurreko lanen aurkezpena, ikusteko estekekin.

— Interes karta bat, Gela bat norberarena egoitza artistikoan parte hartzeko nahiaren azalpenarekin.

— Proiektuaren aurkezpena: sinopsi labur bat, sortzaileak film hau sortzeko duen beharra, egoitzan garatu beharreko sormen-bideak eta 2022ko urritik 2023ko ekainera bitarteko sormen-egutegia biltzen dituena. Sortzaileak berarentzat garrantzitsua den informazioa gehi dezake balorazio taldeak bere lana hobetu ulertu dezan.

— Azkoz jota bost minutuko iraupena duen bideo baterako esteka, egileari eta proiektuari buruzko idatzizko dokumentazioan eskeintzen ez denaren deskribapen gehigarriarekin.

— Gidoi edo tratamenduaren lehen bertsio bat aurkeztu ahal izango da, baina ez da hautaketa-taldeak baloratuko duen dokumentazioaren zatia izango.

  • EGOITZA

Ikastaroa hiru zatitan banatuko da.

1. Lehena sortzaileek aukeratutako gaiak ikertzeko izango da.

2. Bigarren multzoaren helburua gidoiaren lehen edo bigarren bertsioa sortzea da, proiektu bakoitzaren beharren arabera.

3. Hirugarrenaren helburua proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa egiaztatzea eta proiektu bakoitzerako ekoizle edo laguntzaileak bilatzeko estrategiak baloratzea da.

Eskatutako dokumentazioa baloratu ondoren, ikus-entzunezkoetan esperientzia duen emakume-batzorde batek zinemagilea aukeratuko du, eta hark 15.000 euroko diru-laguntza jasoko du eta Bilbon bizitzeko aukera ere emango zaio.

  • LABURPENA

Gela bat norberarena ekoitza artistikoak honako hauek eskaintzen du:

— Logela bat bederatzi hilabetez Bilboko erdialdean.

— 15.000€ hautatuko pertsonarentzat bere film luzea garatu dezan.

— Zuzendaritza, gidoi, ekoizpen eta soinu mentoretzak besteak beste

 

  • INFORMAZIO GARRANTZITSUA:

— Proiektuak aurkezteko epea: 2022ko uztailaren 27tik irailaren 15era arte (14pm).

— Egoitzaren datak: 2022ko urriaren 17tik 2023ko ekainaren 16ra arte.

Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan helbide elektroniko honen bitartez: lacasallena.bilbao@gmail.com

 

AURREKO EDIZIOAK

Gela bat norberarena proiektua 2017an sortu zen, artista bati proiektu bat garatzeko aukera emateko helburuarekin. 2017an eta 2018an, Naiara Carmona eta Estibaliz Urresola izan ziren egoitza artistiko honen onuradunak; 2022ko udan, Estibaliz Urresolak Gela bat norberarena egoitza artistikoan hasi zuen 20.000 especies de abejas film luzea grabatu du.


Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.