"La vida padre" filma irailaren 8an estreinatuko dute, Bilbon
EITBren parte-hartzea duen filmak Karra Elejalde du protagonista, Bilbon filmatu dute eta irailaren 16an iritsiko da zinema aretoetara.
Bilbon filmatu eta gero, Bizkaiko hiriburuan bertan, Guggenheim museoan, estreinatuko dute, irailaren 8an, "La vida padre" EITBren parte-hartzea duen filma. Joaquín Mazón zinemagileak zuzendu du pelikula, eta Karra Elejalde gasteiztarra eta Enric Auquer ditu protagonista.
Sukaldaritza giroan kokatuta dago filma: Mikel anbizio handiko sukaldari gaztearen aita ezustean agertu da, hogeita hamar urtez desagertuta egon eta gero. Hala, Mikel aita bitxiaz arduratu beharko du, eta goitik behera etorriko zaizkio sukaldaritzari buruz eta bizitzari buruz zituen ideia guztiak.
Aktore taldean, protagonista ez ezik, Megan Montaner, Lander Otaola, Maribel Salas, Gorka Aguinagalde eta Manuel Burque ere badaude.
Irailaren 16an iritsiko da filma zinema aroetara.


