Chema Madozen 32 argazki, Gasteizen

  • Chema Madozen 32 argazki, Gasteizen

"Gauzen natura" erakusketa Amarika aretoan egongo da ikusgai, irailaren 25era arte.

"Gauzen natura" Chema Madoz madrildar argazkilari garaikidearen erakusketa paratu dute Amarika aretoan, Gasteizen, eta irailaren 25era arte egongo da ikusgai argazkilari interesgarriaren lana bertan.

Erakusketak izenbururik gabeko 32 argazki ditu, 1982tik 2016ra bitartean egindakoak eta zuri-beltzean kopiatuak.

Chema Madoz Madrilen jaio zen 1958an. Bere lanak eguneroko bizitzako objektuetan ezkutatutako alderdiak erakusten dizkigu, eta "mundua hobeto ulertzeko leiho bat" eskaintzen digu, Oliva María Rubio komisarioak antolatutako erakusketaren arduradunen hitzetan.

Bere ibilbidean zehar hainbat sari jaso ditu, besteak beste, 2000. urteko Argazkigintzako Espainiako Sari Nazionala, Photo España Saria (2000)… Bere lana mundu zabaleko hamaika museotan dago ikusgai.

eitb.eus

  • Gaia Ikusizko arteak