Ventana Sur eta Marché du Film merkatuek eta Donostia Zinemaldiak antolatutako "Proyecta" ekimenerako 2022ko deialdia
Proyectak –Ventana Sur eta Marché du Film merkatuek eta Donostia Zinemaldiak elkarlanean abiarazitako ekimenak– gaur ireki du deialdia; garapen-fasean eta koprodukzio bila dauden Europako eta Latinoamerikako ikus-entzunezko proiektuak jasotzen ditu Proyectak, eta zuzendari baten lehen edo bigarren lanak izan beharko dira ezinbestean.
Deialdian Latinoamerikako eta Europako fikziozko eta ez-fikziozko proiektuak aurkeztu daitezke, baldin eta Latinoamerikarekin berariazko lotura, 60 minututik gorako iraupena eta % 20ko finantzaketa ziurtatua badute.
Gehienez 15 proiektu hautatuko dira, ekoizleek pitching-saio batean aurkeztuko dituzte proiektu horiek, eta horren ondoren, egiaztatutako industriarekin one-to-one hitzorduak egingo dira. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatutako Europako proiektuek ere ekitaldian parte hartzeko aukera izango dute.
Aurten, berrikuntza gisa, 5000 euroko saria emango zaio proiektu bati.
Proyecta ekimena Ventana Sur merkatuaren parte da, hau da, Latinoamerikako ikus-entzunezkoen merkatu nagusiarena. Ventana Sur Argentinako Zinemaren eta Arteen Institutu Nazionalak (INCAA) eta Canneseko zinema-jaialdiko Marché du Film merkatuak antolatzen dute. Buenos Airesen egingo da 2022ko azaroaren 28tik abenduaren 2ra.
Araudian sartzeko eta proiektu bat ekimenean inskribatzeko, esteka honetara jo behar da.
Izena emateko epea abuztuaren 1ean amaituko da.
HARREMANETARAKO: proyecta@ventana-sur.com
- Epea 2022(e)ko Uztailak 4(e)tik 2022(e)ko Abuztuak 1(e)ra
- EntitateaVentana Sur, Marché du Film, Zinemaldia
- Zuzkidura5.000 €
- Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
- SektoreaIkus-entzunezkoa
- JardueraEkoizpena
- OnuradunakBeste batzuk
- Harremanaproyecta@ventana-sur.com
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


