«Gazte» ikuskizunak gazteen kezkak eta hausnarketak azaleratzen ditu dantzaren eta erritmo-fusioaren bitartez

  • «Gazte» ikuskizunak gazteen kezkak eta hausnarketak azaleratzen ditu dantzaren eta erritmo-fusioaren bitartez
  • «Gazte» ikuskizunak gazteen kezkak eta hausnarketak azaleratzen ditu dantzaren eta erritmo-fusioaren bitartez
  • «Gazte» ikuskizunak gazteen kezkak eta hausnarketak azaleratzen ditu dantzaren eta erritmo-fusioaren bitartez
euskadi.eus

  • DataMaiatzak 31
  • Gaia Arte eszenikoak

XIII. Dantza Zirkuituaren esparruan, ostegun honetan energiaz beteriko performance berritzaile bat iritsiko da Beasainera, hainbat soinu eta adierazpen artistiko nahasten dituena.

2022ko maiatzaren 31. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Sarearen bidez antolatzen duen XVIII. Dantza Zirkuituak kaleko ikuskizun bat aurkeztuko du aste honetan, gazteekin sortua, gazteen ahoetan emana eta gazteei buruz hitz egiten duena.

Hika Teatroa konpainiaren eskutik, Gazte ikuskizuna Beasaingo Usurbe Antzokira iritsiko da ekainaren 2an, ostegunean, eta honako galdera hauei erantzuten saiatuko da, musikaren eta mugimenduaren bitartez: Zer esan behar dute gazteek? Zer iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zer iritzi dute gizartearen egoera politiko, sozial eta kulturalari buruz? Zer iritzi dute gurasoez, hezkuntza-sistemaz? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazten ditu? Zer ahots dute? Zer dantza dituzte? Zer mugimendu?

Hizkuntza propioa bilatze aldera, eta euskal dantza tradizionala abiapuntutzat hartuta, dantza garaikidearen eta beste dantza moderno batzuen mundura hurbiltzen da ikuskizuna, ahotsari eta testuari leku emateaz gain.

Musikari dagokionez, elektronikaren eskutik dator berrikuntza, batik bat hip hop-aren kulturan oinarrituta. Giro horrek ikuskizuneko melodia guztiak hartuko ditu barne, baita euskal folklorearen erritmoak ere.

Curriculuma

HIKAk 33 urteko ibilbidea du, Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean. Poesia bisuala eta errebeldia eszenikoa maite dituen emakumea da Agurtzane.

HIKAren ekoizpenek izaera sozial nabarmena dute, eta ikuslea bere buruarekin etengabeko gatazkan jartzeko ahalegina egiten dute beti.

HIKA etengabeko bilaketa eta erronka artistikoen berrikuntza da, bere ekoizpenen garaikidetasuna bermatzeko. Gainera, publiko berriak sortzeko lan egiten du, eta bitartekaritza- eta sentsibilizazio-programak lantzen ditu bere proiektuetan.

NON: Usurbe Antzokia, Beasain

NOIZ: ekainak 2, osteguna

KONPAINIA: HIKA

ZUZENDARITZA: Agurtzane Intxaurraga

Koreografia: Eneko Gil

Testuak: Agurtzane Intxaurraga (protagonisten testigantzetan oinarrituta)

Interpreteak: Lierni Kamio, Aiora Escudero, Fermin Escudero, Gorka Duran, Amaia Aizpurua, Beñat Monfort, Maitane Irurzun, Izaskun Aizpurua, Aimar Garaiar eta Lide Bengoetxea.

Informazio gehiago: Bulego teknikoa (606 019060)

https://www.euskadi.eus/dantza-zirkuitua/web01-a2kulsus/eu/

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri