Apika Audiovisual Project LAB 2022

  • Apika Audiovisual Project LAB 2022
apika.eus

  • DataMaiatzak 25
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Epea: 2022/06/15

 

---

Helburua da hautatutako proiektuen garapena indartzea, gidoiaren analisiaren eta berridazketaren eta proiektuaren salmenta-dokumentu egoki bat egiteko moduari buruzko ekoizpen estrategiaren eta orientazio pertsonalizatuaren bidez, ekoizleek proiektu sendoak garatzeko eta aukerak sortzeko gaitasun handiagoa izan dezaten.

Gidoiaren inguruko mentore gisa, Miguel Machalskiren eta Alicia Lunaren laguntza dugu, eta, horiez gainera, aukeratutako proiektuen profilaren arabera, proiektu-mota desberdinetara hobekien egokitzen den mentorea ere lortuko dugu: fikziozko luzeak, dokumentalak, serieak, eta abar. Ekoizpen-mentorietan Gloria Peña ekoizlea dugu.

Hautatutako proiektuek sustapen-, marketin- eta diseinu-mentoriak ere izango dituzte, proiektua laborategitik proiektuaren finantzaketa bilatzeko salmenta-dokumentu egoki batekin atera dadin. Mentoria horietarako Banijay Iberiaren estrategia digitaleko zuzendari Felipe Jiménezen laguntza dugu.

Tuiwok Estudios ere zuzentzen du Felipe Jiménez Lunak duela 9 urtetik, Banijay Iberiaren bideo digitaleko atala, YouTube, Playz, Mtmad edo Flooxer bezalako plataformetarako edukiak sortzen espezializatua, Coca-Cola edo Pucca edo RTVE Música bezalako kanalak kudeatzeko. Skam España serieko New Media Director izan da; De Ruben a Rubius dokumentalaren ekoizle eragilea eta gidoilaria; No digas nada film luzearen zuzendari eta gidoilaria (Malagako Zinemaldiko publikoaren Zonazine saria); Melocotones film luzearen gidoilaria (Raindanceko Zinemaldiko film aukeratua), eta Nadie muere en Ambrosía film luzearen gidoilaria (estreinatzeko zain).

Azkenik, CREAST enpresaren eskutik hautatutako proiektuen mentorietan Iraunkortasuna sartu izana nabarmendu behar da.

Bartzelonan eta Londresen ditu egoitzak, eta Movistar+, Prime Video (Amazon), Morena films eta abarren ekoizpenen ingurumen-inpaktua aurreikusten, neurtzen, murrizten eta neutralizatzen laguntzen du CREASTek. Akademiarekin ere aritu da lankidetzan, Zigilu Berdearen Protokoloa garatzen. Gainera, Valentziako 2022 Goya sarien galaren ingurumen-inpaktua aurreikusi, neurtu, murriztu eta konpentsatzeaz arduratu zen.

Ikus-entzunezko industriako profesionalek, APIKAko Zuzendaritza Batzordeko kide batek eta proiektu bakoitzaren salmenta-dokumentuak egiten lagunduko duen Zeppelin TVko taldeko kide batek osatuko dute hautaketa-batzordea.

Gidoian, ekoizpenean edo iraunkortasunean aholkularitza, eta zuen proiektuak saltzeko dokumentuak egiteko laguntza behar baduzue, eman izena APIKA Audiovisual Project Lab 2022n.

Eskaera

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri