Fant - Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren film onenaren 2022ko saria Oh-Seung Kwon zuzendariaren "Midnight" film luze korearrak irabazi du

  • Fant - Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren film onenaren 2022ko saria Oh-Seung Kwon zuzendariaren
eitb.eus

  • DataMaiatzak 16
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Epaimahaiaren Saria Sail Ofizialeko Film Laburra Onenari "In The Soil" Casper Kjeldsen daniarraren lanari eman zaio, eta Epaimahaiaren Saria Euskal Film Laburra Onenari Borja Cresporen "Hikikomori" lanarentzat izan da.

Gainera, Philip Gelatt eta Morgan Galen King-en "The Spine of Night" filmak, Sail Ofizialeko Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso du.

Ikuspegi Fantastiko sailean, Film Luze Onenaren Epaimahaiaren Saria Javier Camino Miguélez-en “Jacinto” filmarentzat izan da, eta Film Labur Onenaren Saria Miguel Alcalderen "Un Minuto" filmarentzat.

Zinemaldiko ikusleek Publikoaren Saria Film Luze Onenari Patrick Ridremont-en "The Advent Calendar" filmari eman diote, eta Publikoaren Saria Film Labur Onenari Gabriel Campoy eta Guillem Lafozen “Night Breakers” lanarentzat izan da.

Palmaresa bihar proiektatuko da BBK Aretoan; 18:00etan Ikuspegi Fantastikoaren Atalaren tituluak; eta 20:00etan, Sail Ofizialean saritutako tituluak.

FANTen – Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 28. edizioko Sail Ofizialeko Epaimahaiak, Ana Murugarren zuzendari, gidoilari eta muntatzaileak; Jimina Sabadú gidoilari, idazle eta kultur kazetariak; eta Borja Santaolalla gidoilari eta zuzendariak osatuta, Koreako Oh-Seung Kwon zuzendariaren “Midnight” filmari eman diote aurtengo Film Luzerik Onenari Saria, “harrapatzen duen giro kezkagarriagatik, protagonistaren gorreriarekin jolasean soinu-planoaren erabilera bikainagatik, norabide eta interpretazio bikainagatik eta bizi garen bakardade izugarria transmititzeagatik”.

Gainera, Philip Gelatt eta Morgan Galen King zuzendutako "The Spine of Night" filmak Aipamen Berezia lortu du, "bere errotoskopiaren erabilera dotoreagatik eta ezpata eta sorginkeria generoa ulertzeagatik, greenpunk kutsuko fantasia garatzen duen bitartean”.

Film laburrei dagokienez, Epaimahaiaren Saria Sail Ofizialeko Film Laburra Onenari Casper Kjeldsen daniarraren "In The Soil" lanarentzat izan da, “film laburra osatzen duten elementu guztien elkarketa perfektuagatik, giro desosegagarria eta eszenaratze delikatu eta intimoa lehenetsiz".

Gainera, Borja Cresporen "Hikikomori" aukeratu dute Euskal Film Laburrik Onena izateko. Bere kasuan, epaimahaiak nabarmendu du "hiriko kultura, kostunbrismoa eta gaurkotasuna ondo nahastu dituelako, eta pertsonaiak garatu dituelako".

Bestalde, Euskal Gidoigileen Elkarteak emandako Saria Sail Ofizialeko Film Luzeen Gidoirik Onenari irabazi duen titulua Conor McMahon zuzendariaren “Let the Wrong One In” izan da, “banpirismoa metafora gisa erabiltzen duen modu fresko eta originalagatik, bere alde gizatiar eta emozionala ustiatzeko kontzeptu hutsean geratzen ez dena, arintasunari eta dibertimendurik festazaleenari uko egin gabe".

FANT zinemaldiaren 28. edizio honetan, FAS ZIneklubak emandako Sail Ofizialeko Zuzendari Berritzaileenari Saria “Más allá de los dos minutos infinitos“-entzat da, Japoniako Junta Yamaguchi zuzendariarena, "bere narratibagatik, ‘Droste efektua’ sortuz, beste eszena batzuen barruan eszenak erakusten dituzten sekuentzia eta pantailen plano baten bidez, iragana, oraina eta etorkizuna modu original bezain eraginkorrean nahasten dituen istorio bat artikulatzen du”.

Euskal Aktoreen Batasunak Euskal Film Laburretan Antzezpen Onenaren Saria Aiora Sedanorentzan izan da, Aitor Elorriaga Torrek zuzendutako “El Cometa”-n egindako interpretazioagatik.

Ikusleek FANT 2022ko Palmaresean ere parte hartu dute eta Publikoaren Saria Sail Ofizialeko Film Luze Onenari eman diete Patrick Ridremont zuzendariaren "The Advent Calendar" filmari; eta, Publikoaren Saria Sail Ofizialeko Film Labur Onenari kasuan, “Night Breakers” lanari, Gabriel Campoy eta Guillem Lafoz-ena.

IKUSPEGI FANTASTIKOA

Ikuspegi Fantastiko Epaimahaiak, Nerea Alberdi musikagile, orkestratzaile eta moldatzailea; Aitor Eneriz gidoilariak; eta Maialen Sarasua zuzendari eta editoreak osatuta, Javier Camino Miguélezen “Jacinto” filmari eman dio Film Luzerik Onenaren Saria “beldurrezko generoa landa giroko errealismora behar bezala hurbiltzeagatik, umore dosi jakin batzuekin eta pertsonaiekiko maitasuna erakusteari utzi gabe“.

Sail honetan, Film Laburra Onenari Saria Miguel Alcalderen “Un minuto” tituluarentzat izan da. Epaimahaiak nabarmendu du “freskotasuna eta originaltasuna, eta tentsioa sortzeko gaitasuna, oso elementu gutxirekin eta iraupen neurtuarekin”.

 FANT 2022 PALMARESA

SAIL OFIZIALA

-  SAIL OFIZIALEKO FILM LUZERIK ONENARI EPAIMAHAIAREN SARIA
"Midnight", Oh-Seung Kwon zuzenduta
Saria 3.500 €-koa da.

-  EPAIMAHAIAREN SARIA SAIL OFIZIALEKO FILM LABURRA ONENARI
"In The Soil", Casper Kjeldsen zuzenduta
Saria 3.000 €- koa da.

-  EPAIMAHAIAREN SARIA EUSKAL FILM LABURRA ONENARI
“Hikikomori", Borja Crespo zuzenduta
Saria 2.000 €- koa da.

-  EPAIMAHAIAREN AIPAMEN BEREZIA
"The Spine of Night", Philip Gelatt eta Morgan Galen King zuzenduta

-  EUSKAL AKTOREEN BATASUNAK EUSKAL FILM LABURRETAN ANTZEZPEN ONENAREN SARIA
Aiora Sedano, “El Cometa”-n egindako interpretazioagatik

-  SAIL OFIZIALEKO ZUZENDARI BERRITZAILEENARI FAS ZINEKLUBAK EMANDAKO SARIA
“Más allá de los dos minutos infinitos”, Junta Yamaguchi zuzenduta

-  SAIL OFIZIALEKO FILM LUZEEN GIDOIRIK ONENARI EUSKAL GIDOIGILEEN ELKARTEAK EMANDAKO SARIA
“Let the Wrong One In”, Conor McMahon zuzenduta

-  PUBLIKOAREN SARIA SAIL OFIZIALEKO FILM LUZE ONENARI
“The Advent Calendar", Patrick Ridremont zuzenduta

- PUBLIKOAREN SARIA SAIL OFIZIALEKO FILM LABURRA ONENARI
“Night Breakers”, Gabriel Campoy eta Guillem Lafoz zuzenduta
Saria 3.000 €- koa da.

IKUSPEGI FANTASTIKOA

-  EPAIMAHAIAREN SARIA IKUSPEGI FANTASTIKOA SAILEKO FILM LUZE ONENARI
“Jacinto”, Javier Camino Miguélez zuzenduta
Saria 2.250 €- koa da €.

-  EPAIMAHAIAREN SARIA IKUSPEGI FANTASTIKOA SAILEKO FILM LABURRA ONENARI
“Un minuto”, Miguel Alcalde zuzenduta
Saria 1.500 €- koa da

FANTROBIA SARIA

FANTROBIA Prano Bailey – Bond zuzendariarentzat izan da

IZAR FANTASTIKOA SARIA

IZAR FANTASTIKOA SARIA Nicholas Meyer-ri

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri