Azkuna Zentroak "Inbox mediateka BBK" abian jarri du estatuan aitzindaria den automailegu sistema
- DataMaiatzak 10
- Gaia Artxibategiak eta Liburutegiak, Bestelakoak
Azkuna Zentroak bere zerbitzuen kalitatea hobetu nahi du, eta Mediatekako materialak mailegatzeko aukera herritarrei hurbildu nahi die.
Autozerbitzu-sistema bat da, Atrioan maileguak eman eta jasotzeko, eta zentroa irekita dagoen ordu berean egongo da erabilgarri.
Materialak on line erreserba daitezke Azkuna Zentroko Mediatekaren web orriaren bidez.
Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Zentroa, “Inbox Mediateka BBK” Atrioan autozerbitzu-sistema automatizatu berri bat jarri du abian, liburuak eta ikus-entzunezko materiala entregatu eta itzultzeko.
Hala, Azkuna Zentroak zerbitzuen kalitatea hobetu nahi du, eta herritarrei funts bibliografikorako eta ikus-entzunezkorako sarbidea erraztu.
Zerbitzua Mediatekako sarreraren ondoan dago, eta erabiltzaileek Mediatekakoak baino ordutegi zabalagoan egin ditzakete eragiketak, asteko egun guztietan (betiere zentroa irekita badago).
Sistema aitzindaria da Estatuan, eta, lehen fase honetan, hiru lauki-modulu ditu, bat eragiketa bakoitzeko, eta hainbat tamainatako armairuak. Gainera, eragiketak egiteko erabiltzailearen identifikazioa errazten duen erdiko pantaila bat du.
Materiala online erreserbatu daiteke, Azkuna Zentroaren Mediateka webgunearen bidez. Eskaera prest dagoenean, erabiltzaileak mezu bat jasoko du eskaera jasotzera pasatzeko. Era berean, mailegua itzultzeko ez da beharrezkoa Mediatekan sartzea. “Inbox Mediateka BBK”–n bertan utzi daitezke liburuak eta diskoak.


