Jose Javier Abasolo eleberri beltzeko idazle bilbotarra hil da, 65 urte zituela
- DataMaiatzak 9
- Gaia Literatura
Mikel Goikoetxea "Goiko" ertzain izandakoa eta detektibe pribatua protagonista zuten eleberri ezagunak, besteak beste, idatzi zituen Abasolok.
Jose Javier Abasolo abokatu eta idazle bilbotarra hil da, gaixotasun batek jota, 65 urte zituela, gertuko iturriek baieztatu dutenez. Abasolok (Bilbo, 1957ko urtarrilak 3) Zuzenbide ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, eta Eusko Jaurlaritzan lan egindakoa zen, egun aurretiko erretiroa hartuta zuela.
Abasoloren eleberririk ezagunenak genero beltzekoak dira, bereziki Mikel Goikoetxea "Goiko" ertzain izandakoa eta detektibe pribatua protagonista zuten eleberriak (Erein argitaletxeak argitaratutakoak).
Idatzitako eleberrien artean daude: "Lejos de aquel instante" (1997, Kanarietako Eleberri Saria 1196an, eta Hammet Sariaren finalista 1997an); "Una investigación ficticia" (2000), "Hollywood-Bilbao" (2004), "Antes de que todo se derrumbe" (2006, Garcia Pavon Narratiba Saria 2005an) eta "El aniversario de la independencia" (2006, Bizkaiko Liburu-Saltzaileek eskainitako Paperezko Faroltxo Saria).


