Zinema-emanaldietako profesional pribatuei zuzendutako COVID-19 laguntzak 2022

  • Zinema-emanaldietako profesional pribatuei zuzendutako COVID-19 laguntzak 2022
euskadi.eus

  • DataMaiatzak 4
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Epea: 2022/05/05-2022/06/06

 

 

---

Deskribapena

Xedea

COVID-19aren pandemiak eragindako krisiaren ondoriozko diru-sarreren murrizketaren eraginez 2022rako beraien jarduera profesionalaren jarraipena arriskuan ikusten duten zinema-emanaldien, zuzeneko musika-aretoen kudeaketaren eta zuzeneko musika sustapenaren profesional pribatuentzako dirulaguntzen oinarriak ezarri eta deialdia egitea da.

Modalitate honetan aurreikusitako laguntzak beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duten Europako eta/edo Latinoamerikako zinema-emanaldien autonomoei, enpresei eta erakunde profesional pribatuei zuzenduta daude.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan jasotako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.

Dirulaguntza kalkulatzeko, 2019ko eta 2021eko ekitaldien arteko fakturazio-aldea hartuko da erreferentziatzat, eta soilik onartuko dira fakturazioan % 20ko edo gehiagoko murrizketa erakusten duten eskabideak. 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean jarduerari ekin dioten erakundeen kasuan, 2020ko eta 2021eko ekitaldien arteko fakturazioa hartuko da erreferentziatzat.

Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren gehieneko zenbatekoa fakturazio-aldearen % 70erainokoa izango da. Horrela, bat edo bi pantaila kudeatzen dituzten pertsona, enpresa edo erakundeek 10.000 euro jasoko dituzte gehienez, kantitate horri 5.000 euro gehitu ahal izango dira kudeatutako pantaila erantsi bakoitzeko. Nolanahi ere, jaso beharreko zenbatekoa ez da inoiz izango 100.000 euro baino handiagoa onuradun bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza ordainketa bakarraren bidez ordainduko zaie pertsona edo erakunde onuradunei, dirulaguntza onartu ondoren, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren. Dirulaguntza onartutzat joko da, halaber, jakinarazpena egin eta hamar eguneko epean pertsona edo erakunde interesdunak berariaz errefusatzen ez badu.

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri