Euskaraz azpititulatua emango dute "Scarecrow" filma, Lumière emanaldietan
- DataApirilak 29
- Gaia Ikus-entzunezkoa
Jerry Shatzbergek zuzendutako Scarecrow (Txorimaloa, 1973) filma pantailaratuko dute egunotan Euskadiko Filmategiko egoitzetan. Saioa euskaraz azpititulatuta izango da, Lumière emanaldiak zikloaren baitakoa.
Lyongo Lumière Institutuarekin elkarlanean, zinemaren historiari errepasoa ematen ari zaio Euskadiko Filmategia apirilaz geroztik. Euskadiko Filmategiko egoitzetan egin ohi dituzte emanaldiak, eta zenbait saio euskaraz azpidatzita aurkeztuko dituzte. Adibidez, Jerry Shatzbergek zuzendutako Scarecrow; euskaraz, Txorimaloa: Maxek, kartzelatik atera berria den preso heldu, liskargile eta liskarzale batek, eskale alderrai bat aurkitu du Lionelerako errepidean. Bera baino askoz gazteagoa da, bai eta pertsona laño eta xaloa ere. Maxek auto-garbiketako negozio bat ireki nahi du Pittsburghen, eta biok negozioan bazkide izateko proposamena egingo dio eskaleari.


