Lander Varona + Alfred Sesma: «Sorpresa handia izan da haurren tailer batean bikoiztutako film bat merkaturatu ahal izatea»

  • Lander Varona + Alfred Sesma: «Sorpresa handia izan da haurren tailer batean bikoiztutako film bat merkaturatu ahal izatea»
Zineuskadi

  • DataApirilak 28
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Donostiako Giza Eskubideen Jaialdiaren azken edizioan txikienek ‘Tximinoen izarra’ filmaren proiekzioarekin gozatzeko aukera izan zuten, Gaztefilm Fest-en egindako tailer baten bidez euskararatutako filma. Lantegiko zuzendari Lander Varonarekin eta Pack Màgic banaketa-enpresako Alfred Sesmarekin hitz egin dugu, film hau bikoizteko ideia nola sortu zen eta azken emaitzaren balantzea azal diezaguten.

Zineuskadi: Nola erabaki zenuten ‘Tximinoen izarra’ filma bikoiztea?

Lander: Jaialdiak berak oso izaera parte-hartzailea du. Bertan haurrek programatu egiten dute, epaimahaikide dira... eta antolakuntzak hasieratik eskatu zigun, lehen ediziotik, bikoizketa-tailerra egitea. Jatorrizko bertsioaren alde egiten dugu beti, baina arazoa adin-tarte gazteenarekin sortzen da, 3 urtetik 9ra, ezin baitute azpititulurik irakurri eta lanak bikoiztea behar dutelako. Txikienei edukia euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzeko beharra ikusi genuen, eta bikoizketak egiten hasi ginen. Hasieran, zuzenean egiten ziren, eta gure asmoa txikiek jaialdian ahalik eta gehien parte hartzea denez, beraiek proiektuan sartzea interesgarria izan zitekeela pentsatu genuen.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri